Baserriko ekonomia noiz hasi zen hobetzen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-009-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:03:50
- Erref: ARE-009/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Eta ez euen ezebez, ez euen diruik.
-Esaten dozu ez euala dirurik eta zorrik eta be ez. Baiña orduan familixa artian-eta entzunda daukat, obraren bat egin bihar zanian tio-tiari edo prestamo txikixak...
-Baiña obrak, nundik eingo zittuen ba obrak, ez euen diruik eta. Baiña zuk pentsau bihar zauen zuk eskaketan bazauen dirua, orduan ez euen prestamoik bankuetan. Zuk prestamon bat eskatu bihar bazeuen, zuk konturatu biher zauen aurretik ezin bozu aurreratu, zu zela aurreratu biher zauen gero ha pagetako? Keba! Ni ez naz akordetan gure etxien... Akordetan naz txikitxue nitzenien, ni gaztetxue nitzenien ifiñi zan ekonomikia. Sukalde bajue kendu eta ekonomikia. Akordetan naz su bajuekin be. Su bajuekin akordetan naz. Zazpi-zortzi bat urte edo hola eukiko nittuen ifiñi zanien gurien ekonomikia. Baiña ekonomikia ifintteko ez dot uste iñora diruik eske fan zanik. Orduen zuk kosta be zer? Auzoko gizon bat, Arozteikuek, Ximon: "Joño, ekonomikie? ekarri ekonomikie", berak kolokau. Ekonomikie hantxe kolokau eta ya esta. Ez azulejuek eta ez besteik. Keba! Di-da!, ixepuekin emon zera, zurittu ixepuekin eta ya esta. Ez euen, keba! Orduen ezin leikien obraik ein be ein! Ze obra eingo zeuen, ez euen diruik eta. Dirue noix ein zan segittuan agertu da, segittuan. Piñuek eta. Baserrixak piñuek ein daue. Bestela baserrixa hundidu... Edo seme-alabak hazi dienian fabrikan, orduentxe. Zegatik ni akordetan naz gure, nire bi ahizpak, nausixenak gerra denporan hor fabrikan eitten euen Beroan, ba dana eitten zan gerrarako jenerua, eztakitzu? Gerrarako eitten zan. Eta orduen ba, jolin, ordureko nahiko ondo pagetan euen. Nahiko ondo pagetan euen eta jentie biher euen lana eitteko, destaju itten zan lana; eta nire aiztei esan utsien, eta aiztak fan in zien, aizta bixak nausixenak etorri ein zien. Eta, jolin, eztakitzu zelako ilusiñuakin pagetan utsenien amai, zelako ilusiñuekin, da!, e, txakur txiki bat be itxi barik, eta zelako ilusiñuekin amai entregetan utsen dirua. Txakur txiki bat beretzako barik, e! Ez oingo moruen, a, erosten..., irabazten dana noberentzako? Keba! Txakur txik bat be itxi barik beretzako, haxe ilusiñue amai entregetan. Amai entregau, e. Diru danak. Eta ba holaxe itten zan. Eta ama pozik. Haxe amak apurtxo ba ezpada be gorde, apurtxo bat ezpada be gorde, eta holaxen, harexek hasi zienien lanien, bi nausixenak, gerra denporakuek harexek zien, nausixen bixek, nik neuken hamabi urte, hamahiru gerra-denporan. Ni artien gaztia; Felix gero, nire aurrekua zan, ta gerotxuao hasi zan ha be lanien, hamalau urtekin fabrikara lanera. Eta ordurako ba irabazi itten zan. Eta harexek hazi apurtxo bat, eztakitzu?, ze bestela ez euen basarrixan ezebe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!