Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzo-erromeriak; gerraosteko egoera

Auzo-erromeriak; gerraosteko egoera <p>Auzoetako erromeriak. Gonbidautzak. Gerraostea: egoera gogorra etxeetan; jende askok gosea pasatzen zuen. Apotzagako jaiak. Oilaskoak hazten zituzten egun horretarako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoetako erromeriak. Gonbidautzak. Gerraostea: egoera gogorra etxeetan; jende askok gosea pasatzen zuen. Apotzagako jaiak. Oilaskoak hazten zituzten egun horretarako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bestela auzoko erromeixak edo mendi-erromeixak zeintzuk izaten zian?
-Auzoko erromeixak? Auzoko erromeixetan eitten zan ba konbidautzaia eitten zan. Konbidautzaira faten zien, e... Orduan, gaiñera, gerra ostian eta, bueno, jentie fango zan orduan baitta ez dakit nora be, zera be, Pekiñera be jatiagatik. Bueno! Orduan ez euen. Ez zaukatzun ogirik, ez zaukatzun beste gauzaik, ez euan ezer, gosia bakarrik. Ez zaukatzun ezer. Basarrixetan zeozer, eta bertan be famelixa haundixak eozen lekuetan ba askotan garixak entregau ein bihar izeten zien, hartzen zaunetik honebestekon bat entregau ein bihar izeten zan, eta zer geraketan jatzun etxerako? Bueno! Eta orduan faten zan konbidau, ilusiñuekin faten zan. Jatiagatik. Ilusiñuekin. Gaur egunian ez daukotzu ilusiñoik be, hori jateko ilusiñuoi, zeatik egunero jaten dozu ondo eta ez daukatzu. Baiña orduen jatiagatik? Eneee! Orduen basarrire lanien kaletik etorten jatzun, basarrire lanien gizonak ogi apur bat jatiagatik, e. Haintxe basarrixan zeozer aunke sea gehitxuao egoten zan, eta hantxe jatiagatik gari ebaten eta lagun eitten. Eta gero betik ogitxon bat edo baba apurtxon bat edo zeozer emuten jaten famelixientzako ta harexengatik bakar-bakarrik, e, ez lana eittie gustetan jatelako, ezpadabe ze basarriko jentiek zeozer emuten utsenagatik etorten zien. Orduen jentiek gosie euken, gosia. Eta etorten zen jentiek konbidau pozik jaixetan. Guk San Migelak geuken, Apotzan San Migel zan, eta San Migelak geuken eta ba etorten zien aitten ta aman anai-arrebak; anaiek ez, zeatik bi anai bixek bizi zien auzo baten. Baiña arrebak euren gizonakin eta euren seme-alabakin eta. Bueno!, juntetan zan jente asko, jente asko. Baiña ez zan oingo moruen bazkaixak emuten, e. Orduan hiltten zan oillue; bat edo bi edo lokesea. Eta oillaskuek arduriekin hazi eitten zien etxien. Oillaskuek.
-Zerekin?
-Oillaskuek arduriakin.
-Eta zer da hori?
-Arduriekin. Zela esango dotsut? Aurretik jakindde datozena jaixek; jaixetarako. Bai, arduriakin. Ez dakitzu ardurie zer dan?
-Bai, jakinda ia jaixak zetozela...
-Bai, arduriekin ba ordurako oillaskuek hazteko. Jaixetarako oillaskuek hazteko arduriakin ba ifini eitten zittuen denporaz oillaskuek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia