Herriko jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Rita, Aretxabaletan jaieguna. Larrosa bedeinkatuak banatzen dituzte.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ARE-008/026
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Esan dozu fede asko Santa Rita...
- Nik Santa Ritari asko, e. Enee! "Santa Rita abogada de los imposibles". Bai, esaten daue. Atxabaletan dau Santa Rita. Mundrauetik ehun urte etorri ziela. Santa Rita, eta eitten da, sekulako fiestie eitten daue. Eta etorten die Mundrauetik jente asko. Eta Santa Rita, ez daukotzu entzunde?
- Bai, baiña Mundrauetik jente asko etortzen dala ez.
- Bai, Mundrauetik jente asko etorten da. Atxabaletan dau mojetan. Santa Rita, "abogada de los imposibles".
- Eta ze jai egiten da?
- Jairik ez.
- Meza espezialen bat edo?
- Bai. Etorten da sermolarixe eta eitten daue mezie, eta gero larrosak bedeinkatu, eta emuten dotsue, repartiduten dotsue larrosa mordue bereinkatutakuek eta, eta gorde eitten dozuz; gure bozu gorde, eta gure bozu erre, zeuk gure dozune. Gorde eitten dozu, bereinkatute egoten dielako-eta. [Horrela] kostunbriek dauz.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!