Eguraldiaren inguruko azalpenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ARE-007/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Natura » Meteorologia
Transkripzioa
-Edurrak eta be oingo aldian, e.
-Bai, edurra asko eitteban len, e. Haundixak eta. Izotzak pe bai galantak eta. Teillatutik bera kandelak edarrak egoten zien batzuetan. Atxur kertenan moduan dingiliz behera.
-Klaro, hodixaik etzan egongo teillatu bueltan.
-Ez, ez zauan hodixaik. Daukien pixuaz teillia apurtu eitten auen. Goixan holakotxe sendua egoten zan teillian onduan. Euzkixak urteten auen atsaldien eta hasten zan edurra urketan, ure tarraaa, ta gero ha ure dana izoztu itten zan barriro segiduan, ya behin laurak pasau ezkero.
-Izoztu. Da gero... Orduen itten zittuen mortalak, e. Edurra be bai tta, izotzak pe bai tta. Oin gutxiaukin igual kejau itten gare, baiña orduen pasau zien. Gutxiakokin kejau igual. Aurten be izotz apur bat eiñ dau, birrittan, hiru bidar ero, izotzak ein dittu, izotzak pe. Haixia egonda gehixao. Buff, zelako putzak! Hemen gogor joten dau hemen bertan be, e. Asko. Horrek bentanok, pertsiak eta itxitta egonda daz, e. Egun baten igual zabaldu barik hori tta hori frentekuoi. Hortik golpe onak! Bestela apurtzeko moduen kristalak eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!