Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Hilarriak elizan; argizaiolak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hilarriak egoten ziren elizan. Argizaiolak. Ohitura zahar honen inguruko azalpenak. Zergatik kendu ziren hilarriak.

Transkripzioa

- Esan dozu hillarrixa edo egoten zala. Elizan hilarrixa egoten zala eliza barruan.
- Elixan hilarrixa, ez dakit zenbat egon zien, alde bakotxetik lau edo.
- (Ahizpa) Igual zuk ez dozu ulertuko, hillarrixe izeten zan, esan gure dozu, han argizeixak ifiñi, eta hori izeten zen hilddakuen akordu bat moduen ba argizeixa ifinitta. Ez bertan enterrautako… hillarrixa esaten jakon, baiña egoten zan argizaixe, mezetara faten zanien ixotu, norberan sillien aurrekaldien, etxekon bat hilda bazekotzun…
- Holako zer baten batuta egoten zan, argizaixe ipintten zan hori.
- Argizaiolak.
- Batzuk hilarrixa eurek eukienak erositta moduen eukitten euen, e. Eta han beti argizeixa. Ta kandelie urtebetien edo, hilddakon batena, urtebete edo euki biher izeten zan.
- Eta etxe baikotzak bere jarlekue euken?
- (Ahizpa) Bai, batzuk bai. Norberak eruen bihar izaten zan sillie.
- Norberak eruen biher?
- Dirue eukenak erueten eben ta…
- Sillak ifinitta egon zien, bai. Guk ez geuen euki. Ez dakit zenbat zan be, urtien horrek bajuok, silla bajutxuok, horren modukuok edo, pezeta bi edo hiru pezeta edo ez dakit zer be. Eta beste horrek altuok, belaunbiko jarri eta dana eitteko (tapie eukenak gaiñien), horrek haundixok eta, horrek bi tapakuok eta, bakotxak bere preziuek eukitzen zittuen, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia