Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ehunezko arropak; "pujetie"

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenagoko andrek haria egiten zuten. Ehunezko arropak garbitzeko "pujetie" egiten zuten. Bidean gauez ibiltzeko farola erabiltzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aurreti bai, harixe ta indda, lehenagoko andrak, harixe ta dana ia itten euen. Bola batzuk baeuzen, lehenagokuek, amandriek edo zerak-eta einddakuek gurien. Gero bolak eindda harixek. Illuna egoten da lenengo, eta gero garbiketan edo zuriketan lan asko eukitten dau, e, lixibia-edo esaten utsena-edo, pujetie-edo. Hemen pujetie esaten gutsen; ta han egosi ure berue botata-ta, han zurittu biher izeten zien hareik. Kostaten zan hareik zuriketan, asko, e, kosta. Nik neuk ba ez dot asko ikusi. Han euzen indda. Hareik be lehenaukuek, hareik be makiña bat lan in bihako euen. Ha itten, goru itten, faten zala zerera, hor beste etxe batera, gabien, neguen ba, Larriñora faten i zittunan, Tellerixara, faten ziela, zera itten, gorue esate utsien, eta ha itten fan hara, han juntau eta han ein, ta gero zeozer eruen etxetik edo, zera ta, gabien esnie edo beste zeozertzuk, eta gero etxeruzkuen, e … hartu ha eta etxera. Nire gizona faten zonan, lagunketan harei, andrei, goruun itteko. Eta orduun argirik be zela ez euen ba, suen argixaz ta, su ein ta suen argixaz.
- Bista ona biharko eben.
- Holakotxe gauzak lehenau be. Hori lana atrasaua izandakue da. Hareik be zeozer…
- Eta gabaz bidetan ibiltteko, ze argi?
- Farola erungo euen, illun baeuen. Farol batzuk baeuzen, kandelie ipiñi barruen-ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia