Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserriko lana; tresnak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko lanak. Lurra gertatzeko lan gogorra egin behar izaten zen. Baserriko tresnak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Basarriko lanak, lurra jo, mazue apurtu, bestien zera ta…
- Lurra gertaketan lan haundixak, ezta?
- Goldiekin itten zen, e, gure danakin, eta gero apurtzen, e… Hareik siketzen zienien, e, gogorrak egoten zien, e; trilluokin, kargau-kargau ipiñi zera-ta, trilluoi edo trastioi-tta, gero harrixekin-ta, zerakin-ta, apurtzen-ta, gogortuta euzenak, e, trilluan azpixen bueltaka bolien moduen ibiltten zien, ta apurtu ez. Bolaan moduen bueltaka, trillopeien. Apurtu ez. Mazuukin jota-ta. Mazuuk be indda eoten zien. Mokillok apurtzeko, mokillok. Behin in zittuen nere gizonak be, ez dait zenbat, zazpi edo in zittuen. Esan nutsan: "Baten batzuei dibertiduteko zera ipintten bazabitz, e, horreik mazo… zeiñek ibiliko dittu ba?". "Txandan, bat apurtzen danien, lurra baiño lehenau apurtuko da bai, hau mazuau, eta bat apurtzen danien ba bestie".
- Gu asko gintzen ta, danentzako bana.
- Mazo pillie. Ein jittunan pilla bat, hamahiru edo ez jakiñat zenbat. "Zer in bihar dozu ba horreikin?" "Honek lurra baiño lehenau seguru apurtuko die erok; lurre gogorra eongo da-ta". Apurtzen danien bat, gero beste bat.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia