Esnea saltzera etxeetara
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: ARE-006/019
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Esne saltzen be, esnie repardiduten, astuaz faten zitzien?
- Ez geben eruen esnia, etxien gehixena eta txahalai emuten gutsen eta ez geben... Gero hasi gintzen horra ataraten, letxero batei. Koruetakue edo Azatzakue. Letxero bati kamiño kurtzera ataraten gutsen esnioi. Kalera fan barik. Gutxitxuau irabazten zan, baiña ba, zeozer, ha hurrago euen-ta, ba kalera fanda be ba saltzen ibilli in bihe zan-ta.
- Etxeik etxe?
- Bai, etxeik etxe ibiltten zan.
- Eskintten ala bezeruak hartuta?
- Hartuta, batzuk behintzet hartuta. Gero hori be, hola saltzie kalien prohibidu ein auen, ia danak itxi utsen. Guk erueten euen ba, ni eskolara fanaz erueten neuen, biri-edo, hirui-edo eruten nutsen nik marminkada bat, bat edo bi igual, bi zer, marmint, bezerixia hartuta auken. Faten nitzen eskolara fan aurretik hango batei, hori txatxuelak sartzen ibili zanai, harei be bai. Josten eitten auen harek-eta, gero josten einddako zerak, e, guk esniaz, harek erropak josten zittuen, ta guk esniekin, e, pagau-ta, hala eitten geuen. Kalien, e, hor elixa parien bizi zan haura. Eta beste batzuk, berriz, e, beherau bizi zienak fan zien zeera, kanposantu ondora edo, ospittalera esaten utsien, ta hara fan zien bizitten, ta han itxurie etxie eta ez dakit zertzuk debalde eukien, e. Ospittal moduen, eta gero kanposantuen be bai, zera eitten auen, enterradore. Hara fan zien, eta hor hasitta gengozen esnie eruten, eta gero hara erun biher. Fanaldi ona dau hortik hara! Esnie eruen ta eskolara handik bueltan.
- Astuai zer egitten jakon ba?
- Astua ez, eskuen eruten neben orduan. Eskuen eruten nittuen. Marminttok itxi han beheko portaleko ate ezkiñan edo ate ostian… Aide.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!