Gabonak baserrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gabonetako janaria. Intxaur-saltsa; konpota; azak. Ahuntzak izaten zituzten. Toponimia.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:02:47
- Erref: ARE-005/035
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
-Gabonetan eukiko zeuien janari espeziala zuek be, ezta?
-Bai, egoten zan, egoten zan, betik egoten zan espeziala.
-Ze ohittura euen lehen Gabonetan, ze jaten zan edo?
-Intxaur-saltsie, intxaur-saltsie, eta konpota. Konpota be bai. Eta azak. Azak be bai. Asko ez baiña apurtxo batzuk. Azak be bai. Nik oin be jateittut azak, e! Hemen bestek eztau jaten, baiñe neri gustau eitten jat eta. Eta gero ba bueno, oilaskon bat edo konejon bat edo enfin, zerbait, dauena. Okela apurren bat edo. Ahuntzek be eukitten gittuen, eta ahuntzen bat hiltten zan eta okela apurren bat geldiketan bazan edo zerbait, bai. Baiñe intxaur-saltsie falta barik.
-Hori falta barik, hori urtero-urtero. Eta konpotie be bai.
-Konpotie be bai.
-Ahuntzek Kurtzebarri aldien edo.
-Bai, hor ibiltten gittuen ahuntzek. Ura partien Kurtzebarrin eta gero neguen ba hemen, etxe inguruen ibiltten gittun, zelaixen baten bat lotute eta besten bat haren inguruen edo bestie ta ba gero ahuntzek eukitten gittuen ba pastoriekin. Ardixek ibiltten zittuen baiñe guk ardirik ez geuen eukitten. Eta Domu Santutarako bat eta Santa Lutzietarako ba beste bat hiltten zan. Ahuntze edo (...) edo ardixe edo. Oingo moduen neguen etzien antxumak jaixoten. Oiñ bildotxak be neguen igual jaixoten die. Orduen etzien jaixoten. Eta gero ba Gabonetarako ardi hondarren batzuk egoten zien, zeziña apurren bat eiñ; eta ondio hondarrak egoten zien. Halaxe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!