Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gertakizuna Aretxabaletan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aretxabaletan aireplano bat jausi zen bera umea zela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Aurrekuan esan zeuen Atxabaletan arioplanua jausi zala.
-Bai. Jausten eneuen ikusi baiñe gero bai. Gero ikusi neuen. Abioneta txikitxo bat. Esaten euen bajutik etorri ta posteren bat edo kablie, posteren bat jo ete euen esate euen. Ikusitte dauket bai, ni eskolan nebilen.
-Nun jausi zan ba?
-Oiñ Copreci badau ba, haintxe, hemendikaldeko Copreci dauen lekuen. Horrek Etxabenak zien horrek zelaixok. Kalien euen Etxabekuek, fondie ta eukitte euen Atxabaletan, fondie, entzunda eukikozue hori. Maria Ramona zan horko jefie.
-Sagardotegixa ta?
-Sagardaue ta; sagardaue eitteko be katxarruek ointxe kenduittue mordue, oiñago kenduittue sagardue eittekuek. Eta hango sagardauen barrikak, bat edo bi dazen, Bastarralden daz hantxe eskiñan. Sagardaue eitten euen eta fondie euken horreik. Bazkaixek-eta emuten zittuen, taberna txikitxo bat, fondie deiketan utsen behintzet. Etxabeneko fondie deiketan utsen. Horretxena zan (...), horkotxie zan ha zelaixe Copreci oin dauen zelaixe. Haintxe jausi zan. Jausten enauen ikusi, gero bai, eskolatik fan nintzen trenbidetik, gora fan gintzen. Maistriaz doña Zirilaz fan gintzen.
-Haxe ikustera.
-Bai, ha gauza handixa zan oarduan. Areoplanuak gutxi ikusten zien hemen. Atzo honi esan nutsen baiña areoplanue ikusten zanian danak ume guztiak kanpora urtenda, areoplanue!, ulu baten ibiltten gintzen. Gaur ostera, lengo egunien entzun neuen milla buelo geratu ziela egun baten. Neuk entzun nutsen, gezurre ala egixe dan. (...)
-Pentsau zenbat buelo dabitzen.
-Bai, kontuek etaraizu. (...). Gero jausi eitten diela. Jausiko eztie ba hainbeste ibilli ezkero? Derriorra jaustie.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia