Erromeriak; soinujotzaileak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soinuari, "infernuko hauspoa" esaten zitzaion. Erromerietan, soinu txikiarekin aritzen ziren gehienak. Soinujole ezagun baten inguruko kontuak. Ordena erlijiosoak. 3. ordena.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ARE-005/024
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kongregazioak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
-Infernuko auspue deiketan utsen orduan soiñuai. Hemen bertan, eztakit infernukuek dien baiña makiña bat. (...)
-Orduan soiñujoliak onak ezen, ezta?
-Bai, onak. Soiñu txikixekin, e, jeneralien txikixekin. Gero haundixekin ibili zien hemen Itxue ta Lazkano ta. Eskoriatzan be bai, honek Osintxu (?) anaiek eta. Gero asko, danak. Baltsiua. (...).
-Esan dozu Hirugarren Ordenakua zala. Hori zer zan ba?
-Nik hirugarrengo ordenie, eztakit ba nik, frantziskotarrena edo zerbait izengo zan edo,frailiena izango zan edo. (...) goittik bera, atzera ta aurrera. Ta erdixan soka bat zuri bat eukitte euen lotuta, hirugarren ordenakuak, zan (...) hirugarren ordenakuak, eta hil zanien (...), ama Zelaakue dauko, horrek ama, Dominga, Zelaakue dauko, Zaloñakue. Fan nintzan da, nik orduko automoille baneuken da kamiñue ordurako eindda euen, eta ekarri nauen nik Mondrauera horren amamai, Mondrauera frantziskotarreana fan bai, fraillietara fan bai eta habittue eta hori tunikioi ekarri nauen. Justino eta bixon artien jantzi gauen. Hirugarren ordenakuak edo esaten jakon horri. Hirugarren domekan horregaz faten zan. Galartzan beroi bakarrik faten zan, besteik ez. Kalian be ikusitta dauket nik jentia.
-Uniformia.
-Bai, bai. Sotanie ez euen eruten, sotanaik ez, baiña jantzitta, lehen esan dotena, eskupularixo haundi bat atzera eta beste bat aurrera, eta bi tirantegaz, atzera ta aurrera, eta gerrixen sokia lotuta, soka zuri bat lotuta. Hirugarren Ordenakuak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!