Janzkeran aldea baserritar eta kaletarren artean
Fraka motzak zenbat urtera arte erabiltzen zituzten. Kaleko eta baserriko umeak desberdin janzten ziren. Baserriko umeek erabiltzen zituzten fraka laburrei (berna erdiraino heltzen zirenak) "peskanteak" esaten zitzaien. Kaletarrak, baserritarrak.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ARE-005/016
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Ta fraka motxak ze urte arte ibiltten zien fraka motxak?
- Ba, fraka motxak, normalien, hamabi-hamahiru urte arte ibiltten zien fraka motxak, hamahiru ingurura arte. Batzuk ekarten zittuen, honeik baserrixetan eta goixen ebitzenak, horreik gu kalekuok baiño atzerau ibiltten zien, eta horreik ekarten zittuen honaiño ingurukuek, holako ingurukuek ekarten zittuen. Peskantiek deiketan gontsen horri.
- Peskantiek?
- Peskantiek deiketan gontsen horri, bai.
- Hola, berna erdiraiño edo?
- Berna erdiraiño. Bai, holakuak ekarten zittuen horreik. Guk ez, guk kalekuak, hemen kale ingurukuok, kale inguruan ibiltten gintzenok, ez. Baiña horreik hemen baserrixetan eta, horreik kalera bajau be… noxien… urtien behin edo birrittan edo, behin be ez igual edo bi urtetik behin edo itten zien bakarrik kalera. Hareik ez zien agerketan kalera! Gu bertakuak zela gintzen, ba… gu […] baiña, ba… guk hemendik… Kalera, kalie hurrien geuken, guk bizimodua kalian itten geuen.
- Ta baserrittarrak peskantiakin?
- Peskantiekin, bai, bai, peskantiekin.
- Ta zuek moztxuauekin?
- Gu motxauakin […] belaun gain-gaiñekuak.
- Bai, bai.
- Diferentzia egoten zan haundixe. Ta hemen ez bakarrik, hor Larriño aldetik eta etorten zien handikaldetik jentiak be, […], etorten zienak, frakak holako lekuraiño. Holako luku inguru bateko frakakin etorten zien.
- Oseake igarten zan apur bat kaleko eta baserriko…
- Bai, bai, igarten jakon, igarten jakon.
- Jazteko moduan.
- Bai, apur bat bai, igerten jakon. Oin, lehenau, kalekuak eta baserrittarrak, ya aparte —gero mutil haundi ein nitzenien ta be— aparte: jeneralien, baserrittarrak alde batera eta kaletikuek beste batera ya. Oin ez, oin, gaur, kalakue, baserritarra… dana bardin da, baiña orduen ez zan izeten bardin, e? Ez, ez.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!