Lurra lantzea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Belar ontzea. Antzina, gaur baino belar gutxiago zegoen; garia, artoa ereiteko soro handiak behar izaten ziren.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ARE-005/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Uda partien bedarra ebaten jo-ta egurre! Orduen… oin beste bedar ez zan egoten orduen, e! Orduen oin beste bedar ez zan egoten zeatik landu ein biher zan asko ta! Klaro! Jateko, garixe edo artue, […] jateko, landu ein biher zan asko. Ta bedar gutxi egoten zan orduan. Ta eskerrak hari! Bestela honezkero akabauta egongo [nitzan]. [Segiaz…]. Oin beste bedar egongo balitze? [Ezin…], hurrik emotekorik be ez!
- Bai, bedar-lanak be gogorrak izaten dia…
- Bai, bai, bai. Gerrixa ondo euki bihar! Oingo modoko gerrixaz [ezin…]. Segiaz ebagi biher dana.
- Hori, gaiñera…
- Onbre! Aber! Besterik ez euen! Makiñaik ez euen oingo moduen.
- Ta zertzuk eukitten zittuen landatute?
- E?
- Garixe ta… Garixe bai? Artue…
- Garixe ta artue ta patatie.
- Patatie be bai?
- Patatie be bai. […] erremolatxa apur bat be bai, [ta danetik]. Horixe eukitten […]. Orduen garixe jan ein biher zan, e! Garixe jan eitten zan, e!
- Garixe ez, […]
- Zeaz eitten da, ba, garixe? Zeiñek daki […] garixe eitten? […] ez da eitten garixe.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!