Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Doktrina ongi ikastearen garrantzia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Doktrina ondo ikasi beharra. Doktrina txikia. Jaunartzea. Doktrina ondo ikasten ez zuenari zigorra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Doktriñak ikasi biharra ta, ezta, egoten zan?
- Bai, dotriñie, enee…! Ondo ikesten geuen. Lehelengo primera comunión eitteko dotriña txikiñe, ha dana, ta gero dotriña haundixe.
- Zelan…? A! Bi zien?
- Guk dotriñie…
- Dana…
- Buruen.
- Buruen euki biher…
- Ta komunixue itteko lehelengo bata ta gero bestie ikesi biher?
- Bai, bai.
- Dana?
- Oraziño danak eta… Oin ez da oraziño bape ez da ikesten.
- Ta dotriñie ikesten mezetara faten zitzien [beren berez] edo…?
- Mezetara?
- Edo meza ostien edo…?
- Eskolan be dotriñie emon biher izeten zan leziñue. Ta abadiak… illunkaratan abadiana neska-mutikuek eta.
- Zetara, leziñue emutera ala…?
- Leziñue edo… ba, preguntetan euen ta, ba…
- Segimentua itten eban harek?
- Bai.
- Badabil edo…
- Oin dotriñia, oin dotriñia… Oin…
- Ta ikesi ez ezkero zigorren bat ala…?
- Ba… batzuk izeten zien holako burugogor antzekuek, baiña harei emun eitten otsen abadiek makilliaz. Orduen makilliaz emoten euen, e?
- Gogorrak zien, gero!
-Ta etxien be ezin ezer esan igual, ez?
- Bai, guk ezin… abadiek [palizie emonda be] guk ez gauen esaten etxien ezer. Isilik. Baiñe pozik faten gitzen illunkaratan, abadie artien falta bazan, han jolasa eitten geuen gaztiek. Holaxe, holaxe lehengo kontuek. Ene, orduko abadiek lan gutxi eukitten euen. Beratzi etxe edo beratzi-hamar gure auzuen bazien ta abadie. Orduen leku danetan eozen abadiek. Enee! Oin akordaute… Ene, ene!
- Auzue zainddu edo…
- Bai, ezebez. Orduen, enee! Ezebez.
- Gaiñera, abadiei eruen eitten xakon generua, ezta?
- Bai.
- Obligaziñua generua emuteko abadiai, ezta? Etxe baikotzak. Edo zela zan hori?
- Bai, bai, obligaziñua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia