Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Soroen bedeinkapena

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Abadeak soroak bedeinkatzen zituen udaberrian. Erreguteak. Kanpaiak. Asentzio letaniak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta sorua bedeinkaketara abadia etorten zan?
- Bai, etorten zan, oin ez dao holakorik!
- Urtero-urtero, ezta?
- Urtero-urtero, udabarri ingu… Garizuma inguruan edo hola etorten zien. Garixak eta... bai, maiatzian edo etorten zien. Bai, bai. Garixak hola buruen daozen… bedeinkaketara etorten zan abadiak, bedeinkaziñua botaten. Oin hori ez da itten. Ez dakit nik fedia euen edo zien ala zela zan. Behintzet, gauze txarrik ez.
- Errogatibak eta…
- A bai! Errogatibak, e… San Markos egunekua, orduan bat itten zan errogatibia, bat, goizian bat. Eta joten zien kanpaiak hiru ekiñaldi, e? Errogatibarako. [Esaten zan]: “Han errogatibarako kanpaiak!”, ta jente dana, baserrittarrak, ba, auzokuak, faten zien errogatibera. Gero, Asentzio Letaiñak esaten zan, Asentzio badakizu zein izaten dan, oin astegun da, baiña orduan eguenian izaten zan, ta orduan be Letaiñak egoten zien. Orduan, hiru egunekuak itten zittuen errogatibak, hiru egunetan kanpaiak joten zittun, hiru ekiñaldi, “han errogatibia!” ta hiru egunekua. Asentzion Letaiñak. Oin horreik ez da itten.
- Nik uste neben ura eskaketako itten ziela errogatibak.
- Ez.
- Eurixa eskaketako eta…
- Eurixa eskaketako bai, sikutia euenian be eskaketan zan, ezta? Bai, orduan be errogatibak itten zien ura eskaketako, baiña horreik zien zerak itten zittuenak… orduan parrokixa danetan azen abadiek ta hola itten zien. Azentzio Letaiñak hiru egunetakuak izaten zien, hiru egunian illaran, goixetan, ta gero mezie. Orduen errogatibak eliza inguruan […] bueltan egoten zien, ta oin ez da itten. San Markosenak, bat, egun baten orduan, errogatibak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia