Aretxabaleta (Gipuzkoa)

San Juanetako ohitura

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Auzoko mutilek San Juanetan egiten zuten ohitura. Tantaia; sua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan hemen, San Juanetan, txopua-eta jasoten zan?
- Bai, txopua-ta bai.
- Ta zeintzuk?
- Auzoko mutillek!
- Auzoko mutil danak?
- Bai, bai, auzoko mutillek danak ibiltten zien.
- Kintuak zienak edo?
- Ez, ez, auzokuak.
- Edozein edadetakuak.
- Hoik zeoik, kinttuek kalien kalekuek egoten zien lehenau, ta basarrixen basarrittakuek eta, gaiñera, auzuen auzokuek, e?
- A, kintto batzen esan gura dozu?
- Santa Ageda batzen!
- A, Santa Ageda batzen.
- Bai, auzokuek bakarrik. Ta ni ez naz akordetan, baiña bai, akordaten naz neu be, […] ekarten euen mutillek… zera, txopua, txopua edo tantaixa, [baiña] gabien, ha ekarten euen lapurtuta.
- Bai?
- Bai, ha ixillien edozein lekutatik, edozein lekutatik, bai. Ta txopua edo zera, harrapetan baebitzen, ba, orduan, kendu eitten otsen, ez zutsen isten, baiña, ba, horixe pasatzen zan. Ta gero kendu itten otsen ha txopua edo, jabiek! [Baiñe] gabetan, [esaten dot], nire […] gabien ibiltten ziela eta zerien, eta harrapau ta, ba, tantaixa ez dakit nundik be ekarri mutillok eta tantaixa ipini. Goixien aziaz ta, azapuntia zeorreaz, tantaixori.
- Ze ifintten zan? Ze ifintten zan puntan?
- Ba, aza on bat edo larrosak edo ipini tantaixan, ta…
- Eta ipiñi be gabian itten abien?
- E?
- Ipiñi be…?
- Jakiñe, ba! Lapurreta itten euen ta! Bai, mutillen hori, kostunbrie, harrapau tantaixe ta, ba, [itxi]. Batzutan, ba, iñor akordau barik, ba, […] ekarri itten euen ta, baiña beste batzuk akordau itten zien. “Joño! Geuretik ekarri juek horreik! Guretik!”, eta, ba, kendu itten otsien orduen be, esaten daue! Oingo mutillak baiño mutil fiñauek edo zerauek.
- Gabian fan ta ekarri ta…
- Aurretik pentsauta eukiko euen nundik, pentsauta eukiko euen: “hantxe jak modukue edo bestie” ta ekarri. Baiña hurrengo goixerako, San Juan goixerako, ba, tantaixa dotore!
- Zutik.
- Bai.
- Ta sua ta be eingo zan.
- A bai, sua be bai, su haundixa eta…
- Kanturik baeuen, San Juan...?
- Bai.
- Zela da? Zela zan hori?
- Ez dakit, “San Juan dala” edo kantetan euen.
- Gurian txikittan kantaitten geben, baiña oin ya total ahaztuta dakot.
- Ta leku danien eitten zien suek, e, orduen.
- Bai. Etxe danetan esan gura dozu?
- Etxe danetan.
- Oin ez?
- Oin, iñok eztau […], baiña orduen, ba, erramu egunien, ez dakitzu? Eraiñotza bedeinketan zan sortak! Ta haik sortak eukitten zien. Ta gero, osea, [aurreko] egunien, San Juan bezperan, illunkaran, erre itten zien, eta kantau itten zan. Solo eskiñetan, danetan, soluetan edo bedeinkatuak, erreten zittuan, haik. Eta gero San Juan egunian be, sendorra itten zan, orduan. Lorak eta, ba, garixak eta herbasantakin egunduko sorta… lora… zera, eta ha be bedeinkatu eitten zan, bedeinkatu. Eta ha sortie gorde itten zan. Gorde ta, ba, gero, zerien, San Juan hurrengoko zerien, bezperan, erramu zerakin, haik bedeinkaziñuok erre itten zien, ortuen edo soluen edo zerien. [Bedeinkatuak]. Oin horreik gauzok ez die itten! Ez die itten! Baiña orduen danak eitten zien. Orduen horrenbeste malo ta ez zan ibiltten. Bai.
- Horreik garbiketan zittuen?
- Nik ez dakit, baiña orduen behintzet horreik bedeinka… zerok, haik bedeinkatuak, erre itten zien soluetan, baserrixan, danak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia