Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserritik kalera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kalean bizi zen jendeak lursailak izaten zituen. Baserritik kalera astoarekin joaten ziren. Kaleetan, astoak lagatzeko uztaiak. Aretxabaletako auzoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kaleko etxietan bizi zan jentiak baeuken terrenorik ala ez?
- Bai, baeuken terrenuak askok, ganauak be askok euken.
- A bai, e?
- Bai, bai, bai.
- Kale-etxien bertan?
- Kale-etxien, bai.
- Oin, kale-etxiak ittuak edo eukiko zittuein.
- Bai, ittuak euken, ittuak.
- A bai, e?
- Bai. Han plaza parien bizi dana, [Akixuna] edo esaten otsenak be, hak be ganauak asko euken. Askok euken hor ganaue.
- Orduan baserriko bizimodua.
- Baserriko bizimodue, han kale barrenien bizi zienak eta, […] eta be danak ganauek euki euen. Nik neuk be ganauak bastante ezautu nittun Aretxabaletan, kalien.
- Gero, astuek-eta lotzeko be zerak egongo zien, ez?
- A bai, astuek-eta lotzeko, kalien. Kale […] txintxak ifiñi ta astuak lotzeko. Orduan ez zan, automobil bat be ez zan pasetan ta.
- Orduan astua aparkau bihar!
- Bai astua, astuakin kalera ta.
- Astuakin ibiltzen zitzen kalera?
- Bai, astuakin.
- Zeozer karriau biher zanien edo holan, edo…?
- Bai, astuakin.
- Ze ipintten xakon astuari kargia erabiltteko?
- Otzarak! Otzarak ifintten jakon, otzarak. Astuen gaiñien kalera ta!
- Oiñez baiño samurtxuao.
- Bai, Ugaztegittik eta be astuakin etorten zien kalera! Lau-bost bat etxe baazen Ugaztegin be, ta.
- Hareik nora eitten die?
- Haik Aretxabaletara.
- Korueta?
- Aretxabaleta. Eskoriatzakuak: Gellao, Apotzaga ta Mendiola ta Bolibar [ei] dia, bestiek Aretxabaletakuak dia.
- Ta haik, Ugaztegi… hareik hemendik fanalditxua dao, ez?
- Bai, fanaldi haundixa […] hamendik gora, behetik gora.
- Horreik aparte? Aparte edo?
- Bai.
- Han bizi da jentia oin, ala…?
- Oin bizi da ta ez da bizi. Ez dakitzu? Oin etxietan, orduan danak kalera edo… oin atzera danak etxiok arreglau ta domeka ta zapatu faten die. Ta ganauek edo badauke, librien edo ibiltten die ganauek eta…
- Baiña zuk ezautu dozu bertan bizi izan dienak.
- Bizi zienak, bizi zienak. Haik Koruetara, haik eskolara Koruetara etorten zien. Bai Koruetako abadia ta…

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia