Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Inguruko herriekin harremana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aretxabaletara joateko joera zerbait erosi behar zenean. Oñatira ere joaten ziren. Antzina, Arabara ere joaten zen kontrabandoan, ardoa ekartzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemendik Oñetirako-eta joera haundixa euki dozue, ezta?
- Bai, hemetik, hortik, pantano zeretik [pasatzen] zan. [Ordubetegarrengo] Oñetira sartzen zan hemendik, e!
- A, bai, e?
- Bai, bai.
- Oiñez esan gura dozu…
- Biheko! Basotik! […] Bai.
- Baiña gauzak erosi-ta in biher zienien Atxabaltara beti…
- Bai, Atxabaltara edo…
- Oñetira ez…
- Mondraure edo… Atxabaltan baiño [zer] gehixao[…] zien ta…
- Ta Oñatirako zetarako… hori joerioi zetarako zan Oñatira? Zetara faten ziñien?
- Ba, jentie faten zan gauzak erosi edo [zerbait] zer gure dauenien edo… Bai.
- […] Arabara be lehenao hola…
- Arabara lehenao esaten [zeuen] ardautara faten ziela. Hori be esaten daue. Ta gero han mikelete-etxie edo ez zan, ba, egoten goixan? Zera egoten zan… mikeletiek zainketan auen. Ta jentie, ba… kontrabandue esaten euen ta, ba, jentie […] zala esaten euen hamen.
- Zeuk ezautu zeuen hola ibiltten zan iñor ala?
- Ez. Banakan bat bai entzunda, bai, handik ekarten euela ardaue ta bestie, baiña… nire denporan…
- Zu baiño lehenaoko kontuek…
- Lehenaoko kontuek die horrek, lehenaokuek. Bai.
- Ta ardaurik ezin zan ekarri orduan ala?
- E?
- Ardaurik ezin ekarri Arabatik edo…?
- Ez, kontrabandue zan, ba. Ta orduen Arabatik ekarri ezkero, kalera etortzen bada, aiuntamentuen pagau in biher izeten zan. Aiuntamentuen han alhondigia edo esaten otsen ta handik, han egoten zan ardaue, ta handik […] herrireko. Oin zerak egoten dien moduen, […] biher zerak, deretxuek.
- Klaro, etxera ekarri gura bazan, pagau…
- Bai, deretxuek pagau bihar. Ba, oin pagetan dien moduen gauzak pagau in biher. Orduen be herrireko zerbait pagau in biher izeten zan. Oin be deretxuek pagau in biher izeten dou, bai? Ta orduen be bai.
- Baitta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia