Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Garbitasuna

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arropa zuria garbitzeko, "pujetie" egiten zen. Arropa urdina, jabonatu eta jo. Lixiba nola egiten zen. Sutako hautsa; ur beroa; e.a. Arropak usain ona izateko, ereinotza botatzen zitzaion. Zenbatero garbitzen zen arropa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Koloretako erropie ta erropa zurixe diferente garbiketan da, ezta?
- A! Bai. Bai, bai, bai. Erropa zurixe, ba, pujetie eitten zan, ta han garbittu. Ha egosi eitten zan ondo. Azule, barriz, ba, bestela; jabonau ta jo, ta garbittu. Ba, hor [azen] arbelgak, pozuek, ta, ba, zertu ta [harrixan joten zin], ta ederto garbiketan zan erropie. Bai. Oin baiño hobetua´ jaso eitten jakon orduen erropiai, ta ondo garbiketan zan. Bai. Oin labadoratan, baiña […] ez.
- Orduan, erropa zurixa garbiketiek lan haundixaue euken?
- Bai. Erropa zurixe garbiketiek lan… Ondo garbiketan zan orduen erropa zurixe. Oingo aldien ondo kaso eitten jakon!
- Zela zan hori?
- Ze ein biher izeten zan?
- Jabonau, ta gero ifini; gabonau ta, ba, […] zera ifini. Ta gero, gaiñien ipintten jakon trapu bat sendue, hauts-trapue esaten jakon. Han suteko hautsa botaten jakon gaiñera, eta gero aldiko apurtxo bat, aldiko apurtxo bat, ur epela botaten jakon. Ta gero, gerua´ beruao, gerua´ beruao, gerua´ beruaue, ta erropia egosi eitten zan. Ta hurrengoko goxien jo eitten zan etarata, ta epel-epela egoten zan. Ta jo ta erropie zuri-zurixa urteten euen.
- Epela egoten zan hurrengo goizian, e?
- Bai, epel-epela. [Ya tiñakada] zer haundi baten egoten zan. Epel-epela.
- Orduan, ura oso berua bota biherko […]…
- Bai, ba, berua azkenerako. Azkenerako, gerua´ beruao, gerua´ beruao, gerua´ beruao… egosi eitten zan.
- Ta ura beroketako be denporia biherko zan!
- Bai, [egunero] egoten zan-ta kaldara haundi baten berotute; lehenengo epelaue, gero beruaue… Horixe.
- Beheko sutan?
- Bai.
- Ta hari hautsei beste ezer botaten jakon?
- Ez, ez jakon botaten.
- Useiñe edo…
- A! Bai, zera, holako bedar usein gozo batzuk botaten jakuen, ta useiña botaten euen gero edarra.
- Zein bedar? Zein bedar esan dozu?
- Ba, eraiñotza ta horrek. Ur beruekin botaten jakon gaiñera […] eta ondo [sekatzen] zan.
- Ta jabonau, ze jaboi izaten zan lehen?
- Txinbo ta Lagarto. Jaboiak onak, […].
- Horrek erosi ingo zian, ezta?
- Bai, horrek erosi, erosi. Lehenau be gauza onak egoten zien, e! […] gauzak…
- Ta gero, bueno, lehen erropak banan-banan garbittuko zien…?
- Bai, banan-banan garbiketan zien danak.
- Ta oin hortarako pazientziarik ez…
- Bai. Oin, ostera, labadoran sartu ta, ba, bertan garbittu [deittiela] ondo.
- Ta oin besteko sarri be ez, ezta?
- Ez, orduen ez. Orduen hamabostien behin edo hola garbiketan zien. Zera eitten zan, pujetie, zurixek ondo.
- Erropa azulak sarrixao?
- E?
- Erropa azulak sarrixao?
- Bai, erropa azulek astien-astien. Bai. Soin-erropie gehixao, ta izerak, ba… zortzixen edo, ba, holaxe garbiketan zien, zortzi edo bederatzi… Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia