Trenaren garrantzia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: ARE-003/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Trenak
Transkripzioa
- Han jentie ala, hola, generue ta be ibiltten zan? Edo jentie bakarrik edo... trenien.
- Generue ta dana.
- Dana, e?
- Bai. Zerien, ordu bixetan... Bai. Ordu bixetan euen merkanzia. Bai. Merkanzia zanian, hak ekarten zittuen. Ta goixien be merkanzia egoten zan. Ganauek-eta Vittorixara-ta, [iguel] karanzeruek erosten zittuen, ta, ba, hantxe trenien eruten zittuen, goxeko trenien. Trenien; besteik ez auen ta. Orduen ez auen eze, kanbionik eta ezebe.
- Orduen goxetan tren bat merkanzia?
- Bai. Peskie be hamabixetako tren... Ez. Hamarretako trenien Donostittik etorten zan. Kajan bat edo ekarten eben, e! Baiñe hantxe, hamarretako trenien. Peskie-ta be.
- Asko erabiltten zan tren hori!
- Bai, bai. Trena asko euen. Goxien zazpi t´erdixek inguruen, gero hamarretan, ta hamabixetan be egoten zan, ta atsaldien lauretan be bai... [Hak orduek auken], ta jentiek [danak ekixan].
- Orduak errespetau eitten zittuen? Garaiz ibiltten zan ala...?
- E?
- Orduak ondo errespetaitten [zien]?
- Bai, bai, ondo. Ondo errespetatzen zittuen, bai. Bai. Ondo ibiltten zan. Ta gero, luzero [ibiltzen ]zan... Eibar... Gero ipini zan Eibar-Vitoria. Ha zortzi t´erdixetan. Zortzi t´erdietan ala bederatzietan? Etortzen zan Eibartik, Eibar-Vitoria esaten jakon. Ha etortzen zan goxien, ba, bederatzietan edo, ta atsaldien bost eta erdixetan etorten zan. Hor, bi autobus. [Hareaz ibiltten] zan jentie, Vittorixara oiena, ta, ba, asko, ba... Orduek euken, bai? Ta Vittorixara oienak eta danak jakiñien ze ordutan [dazen egoten zien].
- Ta gero kendu ta kitto.
- Bai, gero danak kendu ta kitto!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!