Errazionamenduaren nondik norakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ARE-003/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Zeure etxekoik edo fan zan...
- Ez, ez.
- ...gerrara?
- Soldau ibili zien, baiñe ez zan iñor [hil].
- Baiña tokau xaten soldau fatia, ezta?
- Bai, soldau fatia.
- Alde be eingo eben batenbatzuk, ezta?
- E?
- Alde be...
- Bai, alde be askok. [Igesi ein auen]. Beste asko fan zan, ba, asko karlistak zienak Vittorixara pasau zien rekete. Holaxe, ahal dan moduen jentie.
- Ta gero gerra ostien razionamentua ta eitten zan...
- Gero razionamentuek. Ta gero, ba, enee... Azukarra ta dana razionau... kafie ta, hola, apurtxo bat emoten auen ta... Azukarra holako bal-bal-baltza ta zatarra ta... Olixue be gusto bat txarraokue...! [Ze jan...]. Ta basarrixen txarrixa hiltten auen. Bat hiltteko [seketan] auen; besteik hiltteko ez auen emuten zerik. Ta, ba, baserrixan defendiduten zan. Kalien txarto. Dirue eukitte be ezin topau janik. Bai.
- Nun erosirik ez zan egongo...
- Nun erosirik ez, [...] falta.
- Ta razionamenturako kartillak izeten zien, ezta?
- Kartillatxo batzuk emuten [oskun].
- Pertsonako bat ala familixa...
- Familixako. Famelixako. Ta razionamentue... Batzuetan etorten zan hillebetera edo, ta hurrengo gutxiaora iguel ta, badakitzu? Razionamentuoi... Holaxe.
- Ta etxian zenbat lagun izan, hainbeste tokau?
- Bai, tokau eitten zan hainbeste. Gurien ez auen fumadoreik edo zerik, baiña kartillak euken fumadorientzako be. Bai, tabakuentzako be. Bai. Baiñe fumadoriak ez zienak be kartillia baeuken ta [beraik] hartu eitten auen, ta fumadoriek hartzen auen kartillioi ta ekartzen eben.
- Zenbat denpora iraun eben horrek?
- Horrek? Hiru urte uste dot aguentau auela. Gero, ba, gerrioi akabau zanien, gero handik laister, ogi zurixori ta argittu zan ta jentie pozik. Baiña orduen jentie kalien ta [mutillek eta, ba, zerien ezer ez], ta etxetik artue iguel eruten eben [han, merixendan] kalien jateko. Ez zan egoten ogirik eta, kalien! Tabernetan be ez zan egoten ogirik, [horixe esan] arren. [...] falta.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!