Erromeria kontuak; "atenborie" jotzen zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: ARE-002/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- ... Panderue, ba... Panderue euskeraz atanborie da, e!
- Zelan da?
- "Atanborie".
- "Atanborie"? Hori sekulan entzun barik nauken nik.
- Bai, kantue hola da:
"Atanboratxo berria
Bilbotikan ekarria.
Bost errial pagatu ta
erdia urre gorria".
Hola kantetan auen.
- Bai, bai. Lehen "atanborie" [...].
- Bai, bai. Nik zeai, gure neskatillatxuei... Zera, Dorleta [...]?
- Bai, bai.
- Haren alaba batak trikitixa joten dau.
- Bai, ikusitta dauket, bai, bai.
- Ta bestiek zera. Nik atanborie esaten dotset hari, ta, ba, eurek neri atanborie; bestela panderue esaten daue.
- Bai, edarto joten dabe, gaiñera.
- Bai, bastante ondo, e!
- Ondo, ondo joten daue. Bai, ondo.
- Ondion zenbat urte duakie, ba? Ondion oso gaztetxuek die!
- Ba, hamar urte ta zortzi.
- Ba, beitu...
- Bai, bai, joe...
- Horrek hamalau urte duakienerako ya primeran.
- Bai, klaro! Ondion, ba, klaro, inddarrra ta falta jatie, ez dakitzu? [Ha domiñau ein biher da]. Baiñe hareik ya ikesitta daz... Bai, bueno!
- Ta zuk zeiñekin joten [zaben], ba, atanborie?
- Honek hamen dauzen soiñu-jotzaille danakin!
- Nik, e... Ba! Ni ez naz ibili erromerixetan, e! Erromerixetan-eta ez.
- Ez?
- Ez. Orduen ez zan ibiltten, gaiñera, erromerixetan ta...
- Orduen jazzbana egoten zan asko.
- Baterixie.
- Jazzbana?
- Baterixie... Jazzbana.
- Baiñe... Ba! Ni [gero] batekin-ta bai. Hor, San Inazio [eguna] ta zerien, ta bestien batekin-ta: "Hi, jo eik zera", ta... Hoixe, batekin eta bestiekin, ta piezan bat edo beste, ta , ba, hoixe. Baiña, hola, oinguen moduen, hola, nik zera... zerakin ni ez naz, grupuekin ta... Ez. Lehenao ez zan... Baiñe atanborie jo? Aretxabaletan, hola, soiñujoilleren bat-edo etorri ta [...]. Ta danak esaten [osten]: "Hi [...], hik jo eik". Asko gustaten jatie. Nik beste batzuk baiño fuertiao joten dot. Fuertiao ta... diiiiooo! Nire zera asko gustetan jatie, e! Jente, hola, zerai ta: "Hire moduko gatz [gehixaokin] iñok [...]".
- Bai, fuerte joten dau. "Lo único", atzamarrak be onak biher, e! Bestela hor zera...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!