Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Abadeekin hartu-emana nolakoa zen; "hamarrenak" zer ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Hamarrenak zer ziren. Zikinak (?): gaztainak, oiloak, arrautzak... Garia, artoa ere ematen zitzaien.

Transkripzioa

- ... lehenao "hamarrenak" edo...
- "Hamarrenak"?
- Ze izeten zan hori?
- "Hamarrenak" eta "hazikiñak". "Hazikiñak". Ba, "hamarrenak", lehenao hamarretik bat abadiei.
- Emon biher jakon?
- Emon biher jakon, bai.
- Ta "hazikiñak", "hazikiñak", bueno, zien, ba, gaztaiñak edo... Zer esango [dostat] nik?
- Arrautzak.
- Arrautzak eta...
- Arrautzak eta oillaskue eta...
- Oillaskuek eta...
- Ta gero, auzoko fiestetan-ta oillue bakotxak. Bai, oillo [mordue] etxien. Ta, ba, hiru-lau... lau-bost bat abade egoten zien, ta, ba, harendako nahikua ta sobra.
- Bai, bai. Ta orduen abadiek be asko, e!
- Abadiek?
- Oin aldien...
- Auzo bakotxian bat orduen, ez?
- Auzo bakotxien bat, baiñe zeretan, bertako jaixetan bost bat abade juntau.
- Han juntau. Konbidau, e!
- Konbidau. [...] Mezie emun, ta beste batek [sermoi... bat] ein ta... Ta gero bazkaixe.
- Bazkaixe.
- [Ama ...] txarto.
- Harek preparau biher, ezta?
- Bai, onbre!
- [Zu, ... zertzuk... zien haik]?
- Zien: egurrek, burdikada bat egur. Gero, garixe. Garixe [eren sostenimenturako] fanega bat, fanega bat, berrogeta bost kilo. Gero artue.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia