Arropa garbitzearen inguruko azalpenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: ARE-001/015
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Euskara » Lexikoa , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- [...] garbittu... gero pujetia-ta eitten zan. [Ta beti, badakizu zer dan]...
- Tinan, tinan, tinan sartuta.
- Tiñan sartu ta gaiñien...
- Izera bat bota.
- ... izera bat bota ta haren gaiñien gero zera...
- Suteko hautse.
- ... suteko hautse. Ta suteko hautsek lejie edo ez dakit zer eukitten euen. Itxuria, harek, hak... ha gero botaten jakon, sutako hautsa bota ta beti be...
- Ur irekiñe...
- ... ur irekiña gaiñera bota. Ta hak tiniek behien txorrue eukitten euen, ta hara pasau ta apurke-apurke ha erropa dana pasetan lejie edo suteko hautsen zerakin. [Harek] suteko hautsek lejie-edo dauke itxurie. Ta hola eitten euen. Ta gero, ba, harekin ez dakit zenbat denporan, egun erdi edo, ta ur irekiñe bota ta ur irekiñe bota ta ur irekiñe bota ta...
- Bai, ta zeretik atara... Handik...Lehen esan dotsuet...
- A! Lixi-potue!
- Lixi-potue, bai. Handik atara eitten euen ure...
- Ha ze zan? Ze zan?
- Lixi-potue zan holako... Tinatik botaten jakon ure...
- Lezie eitten zan.
- ... hara fan.
- Ha e... Ha goittik batzen jakon zera, ure, zan lezixe.
- Hola deiketan jakon?
- Lezixe deiketan jakon. Ta ha ure... ha tiñien txorruen han zerien egoten zan lexi-potue, harrizko holako...
- Harrizko potxolo bat indde, holaxe, holakotxe alturako zera.
- Ta hara jausten zan.
- Bai.
- Lezixe tiñatik jausten zana hara faten zan.
- Bai, lezixe. Ta lexi-potue deiketan jakon hari. Ta handik goittik batzen zan. Ta gero, ba, bueno, hango zeroi eitten jakonien, gero atara zerok, erropok eta izerok eta danok eta gero...
- Gero itturrire fan ta han pujetie eitten euen, han garbittu.
- Han pujetie. Garbittu jaboiekin ta zerakin ta...
- Hemen, han itturrixe handikaldien dao ta alberge haundixe dao, e! Ta bakotxak bere zerak, harrixek zerak joteko...
- Bakotxak bere...
- ...erropak joteko.
- [Hola doiez] zerak, harrixek, holan. Hiru zera, hiru beziño zela zien, ba, bakutxak [banko] bana: hor bat, hamen beste bat ta han beste bat. Hirurek be suertau ezkero batera, ez dakitzu? Bueno, aurretik bat euen bakarrik, aska bat. Harrizko aska bate euen bakarrik, e! Bai, ondion han dau...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!