Oiloak; arrautzak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: ARE-001/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Ta oillo batek kanpuen arrautzak eitten otsen. Ta Rufina orduaintxe ezkondu-barri, ta ni Mondrauen [Artzamendixenien] nabillen lanien. Ta etorri nitzen, ta oillo-zaiñien ei euen zer guztie.
- Goiz guztie.
- Bazkalostien jare ein ta, zeroi, bazkalosterarte euki otzarapien oilluoi.
- Bai. Ta gero aguro fan [zaitten] bere afixara, ez dakitzu? Hor, kanpuen afixie, kanpuen arrautzak eindde, ta ez zakixien nun euken. Eta, orduen, han preso euki ta gero ha aguro fan zan ta gero atzetik ha...
- Ta gatza sartzen otsien, gatz apur bat sartu ipurdixen.
- Ta hak inddargurie emuten dotsola.
- Eta holaxe topau arrautzak?
- Ez. Ta oilluek eurek zainketan zittuen. Eurek oillo-zain ta oilluek be euren zain. Ta kantsau zienien etorri zien etxea.
- Bai.
- Ta niri arrautza prijidue-ta gustaten jaten orduen... Enee! Rufina hamen euen, ezkonbarri zan ta [hamen] egunen batzuk pasetan etorritta euen. Amak esan eusten: "Hor ibili gaittuk arrautzak topetan oillo-zain, ta ez dutseu topau. Topetan badok, arrautza bat emungo dostat prijidute". "Joño! Banoia". Hortxe auken bat. Hor hortikaldien, kamarien gaiñien bedarra egoten zan, bedar iharra.
- Bedar iharra kamaran.
- Bedar iharra. "Horrek hortxe jaukek, ba, horrek". Faten naz, "di-da!" atioi zabalketan dot eta hamabost arrautza. Ha batek... batek indda ez euezen haik; batek baiño gehixaok indda euezen haik. Hamabost arrautza. Hartu arrautzok eta [...]. Rufina: "Ja, ja, ja, ja -- haren barriek!-- Ifini arrautzie oin prijidute". Bai, ni oillo-zain oso zera...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!