Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Hilarrien inguruko ohiturak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elizkizun eta hilarriekin lotutako ohiturak. "Labako-sua" egiten zenean, "olatak" ere egiten ziren. Hilarriko trapu zuria, kandelak eta olatak. Hilarriak. "Bonetie".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- [Hari bota biher izeten zien] olatak badakitzu zer dan? Entzunda badaukotzu olatie zer dan?
- Ez, olatie ez.
- Holaxe da, holaxe.
- Bueno, olatak kalien diferente eitten zittuen. Hamen hola, holako triangular, hola.
- Bai, holaxe, holaxe, holaxe. Holaxe. Olatak izeten zien.
- Laba-sue eitten zanien eitten zien olatak.
- Astero eitten zan laba-sue ta astero... hillerrixe zan zera, bakotxak berak eukitten euen nobere silliekin ta holako zer zuri bat ifinitte ta...
- Trapu bat, hillerriko trapue esaten jakona, zuri bat, hola...
- Ta kandelakin ta han egoten zan meza-denporan ha ixotuta egoten zien.
- Horreik zuek ez zarie akordetan? Eske, klaro, hillarrixa [...] zenbat urte dittuk, ba, ondion?
- Bastante izengo da, e?
- Bai, [ondion] gaztiak dittuk eta.
- Hillerrixak ze die, silla batzuk die?
- Silla batzuk eta gero...
- Silla baju batzuk?
- Bai, emakumandako.
- Emakumandako.
- [...] egoten zan hilerrixek, ba, bakotxe bere zeraz. Zela esaten jakuan hari? ... Aa! Almidonauta egoten zan zera, ta gero, puntillakin-ta ingurue ta han lurrien...
- Bai, zera, hillarriko...
- Hillarriko trapua esaten jakuan.
- Hillarriko trapue, bai. Ta han, ha geoten zan hola ta gero hor puntan eukitten euen hola, puskat doblaute gora. Trapu horrek... ha almidoiaz edo zertuta egoten zan.
- Almidonaute egoten zan ta gogorra!
- Gogorra, gogorra. Ta hamen egoten zien bi kandela. Ta hemen silla bat edo bi edo...
- Bai, batzutan, gaiñera, hori, zera be bai, holako... joe, zela esaten jakuan hari! [... zuluek...], [oholezko] zera...
- A! Bai! Zera... Ez dakit hari zela... Hari zela esaten otsien? Ez dakit zela esaten otsien...
- Kandelak ipinttekue bertan?
- Bai, zulue eukitten [zeuen] kandelandako ta holako [tablazko] zer bat izeten zan...
- Kandela-lekue. Kandela-lekue edo ez dakit zela esaten otsien.
- Bai. Ta harek zuluek [eukitten] zittuen. Ta hori, ba... Horreik normalien izeten zien [...] kandela asko [ipintten] zienien, ba, hilbarrixe zanien. Lehelengo urtien-ta, ba, han kandelak-eta asko.
- Han bete-bete eindde.
- Bete-bete eindde, su baten.
- Ta han eitten euen, "Pater noster"-a botaten euen, ta "Aitta gurie" bat errezau ta txakur txikixe botaten eutsien ta txakur haundixa, gura auena.
- Bonetara, bonetara.
- Bonetara. Ta...
- Bonetia hari.
- Ta mutikuek bonetiai eutsitte, ta zeroi han, abadioi, "Pater noster"-a errezetan. Ta gastetan jakonien-edo, androi gastetan jakuenien txakur haundixok, txakur txikixok, beste batera.
- Beste hillarri batera.
- Baiña han, hori olatie be zerak, ez, aurretik ez, zerak, damakasiek, batzen euen olatak.
- Bai, holako zaku zuri bat eukitten euen ta olatak hara botaten zien ta ha eurendako.
- Eurendako. Arrautzak moduen, ha be...
- dana... Aste guztiko ogixe ta sobra!
- Aste atzenerako gogortuko jate olatok! Baiña berakatz-zopie eitteko edo...
- Olatak, bai.
- Eta eitten zan, olatak eitten zien, urunakin?
- Bai...
- Arto-urune edo gari-urune...?
- Gari-urunez.
- Garixaz.
- Gari-urunez. Laba-sue eitten zanien...
- Labako sue eitten zanien, ogixek eitten zienien, olatie eitten euen. Olata bat, ba, hillerrirako abadiendako.
- Bai, bai, klaro. [...] danak batzen zittuen eta danak...
- Batu ta eruen noberak!
- Noberak eruen ta noberak bota zakure!
- Bai, bai.
- [...] meza-denporan, meza akaberan edo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia