Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Doktrina euskaraz

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Doktrina abadearekin ikasten zuten. Eskolan ematen zen eta beraiek euskaraz ikasi zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta dotriñie-ta zeiñek erakusten zotsuen?
- Abadiek!
- Abadiek berak?
- Onbre!
- Eskolan barruan? Eskolan bertan edo aparte?
- Eskolan. Eskolan, eskolan. Dotriñie, ha zan lehenengoko zera, e!
- Lehelengoko zera zan?
- Bai. Ha... ha jakin biher zan lehelengo.
- Erderaz, klaro...
- Ez! Euskeraz, euskeraz.
- Euskeraz erakusten otsuen? A! dotriñie euskeraz?
- Dotriñie? Nik neuk euskeraz ikesi [nauen], e!
- Bai, e?
- ... erderaz ez.
- Ta ze ikasten zauen kantauaz-kantauaz?
- Ez, ez.
- ... edo memorizau edo...?
- Ez, dotriñe-kartillie edo [hori] emun, ta handik estudixau ta...
- Ba, noberak ikesi preguntak, galderak, handik.Ta gero, ba, gero berak galderak eitten zittuen "Bueno, hauxe ta hauxe ta aber". Berak ipintzen zittuen "Bueno, honenbeste galdera hamen. Honek ikesteko, e!" , leziñuek. Ta, bueno, preguntaten otsun ta ondo [...] kontestau [...], zertu ezkero, ba, paso. Ta gero, ba, gero bestiek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia