Eskoriatzako ehulea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ehulea Eskoriatzan. Haria eramaten zen eta bertan izarak, arropak egiten zituen. Ehunak ehun lan.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: ARE-001/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Lihoa (linua) eta ehuleak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Ehungintza, oihalgintza
Transkripzioa
- Ehulie...
- Ehulia edo, Eskoitzakue. Gure ama faten zan hara zerakin, harixekin, ta izerak han eitten zittuen.
- Hamengo danak hara faten zien ehuliaana.
- Klaro, hori etxien ezin ein, ez?
- Ke ba! Telie hantxe eitten euen ta.
- Hamen kontornuen, Eskoitzan, hantxe bakarrik, Eskoitzan.
- Ondion, uste dot, han badaukiela...
- Bai, dana, uste dot, dana zera zala, manuala. Bai. Dana eskuekin "tri-tra-tra-tra". Nik ez daukat ikusitte, baiñe... Oin ez dakit han eukiko dauen, ez dauen...
- Pentsetan dot badauela ondion, e?
- Bai? Nun egoten zan han ehulie, Eskoitzan?
- Ez dakit nik.
- Sekule fan barik?
- ... ez dakit neuk.
- ... ama faten zan ta.
- Ama faten zan...
- Ama faten zan harixekin eta, gero, han eitten zittun izerak.
- Jolin...
- Makiña bat lan, e?
- Bai, bai.
- Ehunek ehun lan esaten euen, ta... Asike... Hazixe eraitten zanetik ya izerie, telie eittera ehun lan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!