Bilbon jaiotakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZA-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra bukatu zen egunaren urteurrenean jaio zen, Bilbon, umeak jaiotzeko zentru batean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urriaren 10a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: AZA-001/006
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Nire jaio nintzen egune izen zen “El día de la Victoria” gerrea amaituko zan onomastikea hurrengo urtean. Ta eskolan be jai emoten euren umeari. Ta ni jaio nintzen Bilbon “por circunstancias”. Neuken, bueno, nire aite-ta izen zien hamaika neba-arreba eta bat, bi egozan Bilbon ezkondute eta ni baino zahartxoau deuket lehengusu bet. Ta nire ama, gerra ostean ez egoan tranbirik eta autorik eta patxadazko gauzerik eta, ba, joan zirean, ba, koiñetea ezetuten eta umea ezetuten. Ta niri akordeu jaten jaio ein behar dotala. Ta oin dan lekuen e, Hotel Indautxu, han egoan “La mujer y el niño”, han leku bet, ba, andrak eukiten zituzenak, eukiten eurenak… umeak jaioteko leku bet. Maternidadean egoten zan bat, ospitalean beste bat, eta gero hor egoten zan “La Mujer y El Niño”. Eukiten euren andrak iguala bat pagetan euren, ba, ernari egozanak eta gero, han, ba, eukiten euren umea jaioten. Ta ni han jaio nintzen, 1 de abril. Ta mojea, mojak eroaiten eurien zera, ba, zerori, etxe hori, eta mojeak esan otsen: “pues vas a ser la primera… tienes una canastilla de recién nacido, porque eres la única que estás en parto”. Ta, bueno, jaio nintzen ta nire ama pozik “jo, una canastilla, una canastilla, bitu”, zelango gauzek egongo ziren han barruen, ez? Ta jaio nintzen orden [seguru] joan ei jakon mojea ta esan ei otsen: “pues te ha tomau la delantera otra, a la que le van a poner el nombre de María Victoria”, eta ya me estrellé. Orduxerik hona ya geratu nintzen kanastilla barik… Holan joan da nire bizimodue.
Egilea(k): Naroa Dudagoitia Villa (Urritxe institutua) , Janire Gorostiaga Marcos (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!