Arbona (Lapurdi)

Laborariak eta bertze lanbide txikiak

Laborariak eta bertze lanbide txikiak Gehienak laborantzatik bizi baziren ere, ofizio txiki anitz baziren Arbonan. Pierrot gai horri interesatu zen, eta holako lanbide bereziak zerrendatu: dendariak, zapataginak, harginak, ikatz saltzaileak etab.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABO-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gehienak laborantzatik bizi baziren ere, ofizio txiki anitz baziren Arbonan. Pierrot gai horri interesatu zen, eta holako lanbide bereziak zerrendatu: dendariak, zapataginak, harginak, ikatz saltzaileak etab.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta denbora horretan, Arbonan, zertarik... zertarik bizi zen jendea? Bazen ofizio... ofizio anitz, Arbonan?
- Ba.
- Orain... orain ez direnak?
- Ba, ba, ba, ba... bazien ba. Bon gehiena laborantzan zien eta egiten zuten e... esneketari frango're bazen, eta gero bazien ofizio ttiki ainitz... ofizio ttiki.
- Eta izana zara biltzen, ez?
- Ze?
- Ari izana zara izkiriatzen zein ziren ofizio txiki horiek...
- Ofizio ttiki... bazien dendariak, zapata antolatzailiak, ez dakit /eztaki/ nola... zapatainak!
- Zapataginak.
- Zapatainak, harginak... eta holako... holako ofizio... ofizio frango, eta gero bazien komertsioak 'e bazien gero... Bazien bat, bi... hiru epizeria, bazien bi bollanderia, hiru ostatu, hargi...
- Zurginak?
- Ikatz martxanta...
- Ikatz martxanta?
- Ikatz martxanta... Ba behar... beharko... beharko nien hartu hoi...
- Hartu, hartu!
- A bon, bon.
- Eginak dituzu zerak, paper batean. Zertako hasi zinen hola?
- Ba ideia bat hartu dut /hartut/ ideia bat etorri zaitan eta "to, behar dituk /behartuk/ atxeman lehembiziko... lehembiziko ofizio eta komertsant nola zien...". Hola... Neetzat... neetzat, batee liburu baten egiteko... dembora pasatzeko...

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia