Soldadugoan egon zen arbonarra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABO-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 19a
- Iraupena: 0:03:14
- Erref: ABO-001/001
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Orduan izena eta deitura nola dituzu?
- Izena: Etxeleku, Pierre.
- Pierre Etxeleku. Baduzu izengoitirik?
- Pierrot /Pierro/, "voilà".
- Pierrot? Hori hemen, Arbonan?
- A ba, Arbonan, Pierrot erraiten baduzu, normalki atxeman... atxemanen /atxemain/ nute.
- Eta Arbonan berean sortua zara?
- Arbonan sortüa naiz ba, Arbonako... Arbonan sartzian, lehembiziko etxe handi hori, Duhartenia.
- Eta noiz sortua zara?
- No... noiz sortüa naizen? Mila bedeatzi ehun ta hogoita hiruan, urriaren hamarrian. Eguerditan. Igande batekin.
- Eta aita eta ama, hemengoak zenituen, Arbonakoak?
- Arbonakoak biak. Biak Arbonakoak. Ama... nere ama, ni sortu naizen etxekoa. Eta aita... aita hemengoa.
- Etxe honetakoa? Orain bizi...
- Etxe huntakoa ez, zeen... aitatxi senpertarra zen... aitatxiin aita senpertarra zen, aitatxi saratarra, eta aita auzoko etxian sortu zen.
- Eta zenbat urteak arte egon zara Arbonan bizitzen?
- Hemeetzi urte. Lehenik hemeetzi urte 'ta gero etorri naiz berriz.
- Eta gero nora... nora joan zinen?
- Joan nintzen armadarat, ordüan gerla zen eta "en zone libre", "zone libre" deitzen zen lekurat joan ginen han, ta gero, geroztik... hogoita... hogoitabi urte, eta izatu naiz Aljerian eta Libanian. Eta gero etorri naiz hunat, nere aita hil zen eta ama bakarrik zelakotz, etorri ginen hunat bizitzeat.
- Eta non ibili zinen orduan, Frantziako kasernetan?
- Bai, gehienak... gehien Bordelen.
- Bordelen?
- Gehienak Bordelen. Gero eskoletan ibili naiz zerian... Nantes eta Caen, eta gero gehien... gehienak Bordelen.
- Eta zenbat... zenbat haurride zineten familian?
- Zazpi haur. Zazpi haur.
- Zu zenbatgarrena?
- Boz... boz mutiko... ni zaharrena eta boz mutiko 'ta bi neska ginen.
- Eta orduan erran duzu armadan egon zinela, eta gero... lehenbizi mekanika ikasi zenuen?
- Ba, mekanizier aprendizgoa egin dut, "enfin" Egostarre deitzen den Miarritzeko karrika batian, gero [...] zombait urte hor eta gero... teilerian lanian, gauazko... gauazko lanian, teilerian, eta gero soldado partitu. Eta gero... gero hunat etorri nintzelaik berriz, sartu naiz magasinier... magasinier gisa "chauffage-sanitaire" etxe batian, eta gero eletrika etxe batian, erretreta arte.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!