Arbizu (Nafarroa)

Haurtzaroa

Haurtzaroa <p>Txikitako kontuak: eskola, jolasak...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARB-009-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txikitako kontuak: eskola, jolasak...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zuk bestaldea, haurra ziñenean ta akordatzen zea, txikiteko gauzek eta?
-Txikiteko gauzek? Bai.
- Eskola ta faten ziñen?
- Bai, eskola, hemengo eskolak eitteko denboran, [Larrean zen…gendun] guk.
- A bai?
- Bai.
- Eitteko zegon.
- Bai. Maria Luisa zuen […]. Larrea, Jose Inaziokin ezkondua zen… Maria Luisa. Haik bizitu zian Larrean zan […], bueno beste etxe batian.
- Han eskolan.
- Eta han egokitu… eskola hau.
- Maistrua bizi zen han.
- Bai, goyen goyen, […]. Orduan ez giñaken guk diruik, eta karameluak kromuekin, ta jartzen zien kromuak ee.. hoik.. burnizko bai… […] eta beste batzutan berriz kartonak eta haik jartzen geñuzen, hola, taka, zein ateratzen ziñuban gehiena, ta puntu bet eta, hola.
- Eta beste aldea, soka soka…
- Sokakin ere bai, bai. Ta gero, attokakan.
- Attokakan?
- Attokakan. Lur montonien egurra sartu ta bata bestiakin, zu sartzen ziñuen harria hurrengo sartzen zuenarena mugitu, ta mugitzen baziñuen, zuk irabazten ziñuen.
- Ta gero zer egiten zuen, bota makila?
- Bai.
- Eta bila jun.
- Bai. Gero kapelusa ere bai, kapelus zentzerrus!
- Hori zer da?
- Kapelus, e, osea, kuadrilla biltzen giñen ta paratian kontra galtzen zuena zeon paretian kontra beida, ta ya, hor esaten geñun: “kapelus, zentzerrus!” Eta denak hor denak errostatzen giñan ta ordun bata bestian bila. Osea, han zeonak bestiak bilatu behar zittuen ta lehenbizi harrapatzen zuena, atzea hura parattian kontra.¡Qué trabajos, eh!
- Bai. Ta bestela eskolan meistru bat akordatzen zaa edo meistra?
- Meistra bai. De Castro Urdiales giñuen guk meistra, e… Ez da alabatzeagatik baina lixta nitzen eskolan.
- Bai, e?
- Bai. Beti lehen.
- Bai, e? Ona orduen?
- Bai. Ez da nere burua jasotziagatik, baina egiya da. Eta, esto… kantatzen giñuben… espera, nola da? “Niñas si queréis venir vamos a la batalla, vamos a defender a nuestro santo Papa… vendrá…” eztakit zer “antes defender…” Espera, galdu naiz.
- Bai, kantu hura, ez dakit.
- Bai.
- “A defender a nuestro…”
- Gero berriz´e… ordun ze himno klase zegon.
- Bai, karo .
- Eskolai, eskola guztiai buelta osua ematen giñon, himnoa kantatu behar, ta gero kanpora.
- Errepublika garaien?
- Hori da, bai, bai.

Egilea(k): Alberto Garcia (Hernani BHI) , Leyre Larrañaga (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia