Hilekoarekin ezin laranjak jan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATZ-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Matildek anekdota bat kontatzen du: hilekoarekin zegoenez, laranjarik jaten ez zion laga amak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 11a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: ATZ-001/011
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Matilde: Esnea biltzen aurien, saldu Bilbora, ezta? Baia tia bat euki nauen nik solterea, krieda. Ta hareri biltzean notsen kantintxu baten esnea egun guztietan. Ta gero, harek iten oskun parau beharrekoan, ba, naranjak naranja denporan ta, ba, ostantzean be gabonetako zeozer edo holan. Eta biltzean ituzen naranjak, ba, erosi bost kilo edo hamar ta etxean berak euki, baia gero botaten ituzen kantinean barruan honan e…
- Maria Lourdes: Ba kabitzen dizenak, bost-sei.
- M: Bai, honan. Bueno, bale. Ta, bueno, kantina hori hartu ta banoa naranjokaz etxera ta… bueno. Domekea. Ordun probau be ez, pentseu be ez. Ta atera itun naranjok bazkaiteko hara ganera ta batari zati bet ta besteari ha ta besteari hori ta niri be bai. “Ra!” hartu nauen ta “Ez —amak— zuk ezin zeinke jan”, “Ostera?” ta “Ez, regleagaz egon ezkero ezin de jan. Binagrea deko ta”. Naranjea garraztxue, ta bina… garratza dala ta… ba, egon ezkero regleagaz ezin leikela jan.
- Ta ez zindun jan.
- M: Bai zera! Jan ez ta nik pasau nauen ganea ha naranjea jateko!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!