Apaizen bedeinkazioa
Hizlaria(k):
Bergara Almandoz, Martina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-018-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Apaizek landak bedeinkatzen zituzten. San Migel herrira etortzen zenean, oinez heltzen zen oinez Sunbillatik eta Arantzako apaiza eta zinegotziren bat bide erdira atera eta haiek laguntzen zuten herrira. Gauza bera Igantzitik bazen. Aita udaletxeko kargoa zuten eta joaten ziren San Migelengana seme-alabak eta ziebarekin. San Migelen despedidan meza egiten zen eta landak bedeinkatzen ziren herriari buelta emanda. Haize eta erauntsietatik babesten zuen. San Juan inguruan ere apaiza eta monagilloren bat ibiltzen zen etxez-etxe landak bedeinkatzen. Animaliak ere egun horretan herrira ekartzen ziren bedeinkatuak izan eta gaixotu ez zitezen. Bi apaiz ziren eta Arantzako 4 auzoetan egiten zituzten bedeinkazioak, 2 egunetan. Egun bakoitzean baserri batek ematen zion bazkaria apaizari. Bildotsa edo oilaskoa ematen zioten.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2007(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:05:39
- Erref: ARN-018/017
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!