Emagina eta sorginak
Hizlaria(k):
Bergara Almandoz, Martina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-018-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sunbillako etxe batean sorgin fama zuten. Haurra jaio beharra zen eta emagina joan zen laguntzera. Ohartarazi zioten, fama hori zutela baina ez zitzaiola deus gertatuko eta opari ona izanen zuela trukean. Joan zen beraz. Haurra jaiotzen lagundu eta bukatutakoan urrezko txarrantxa bat eman zioten. Etxera joatekoa zelarik esan zioten bidean mota guztietako musikak entzunen zituela baina behin ere ez atzera begiratzeko. Bide guztia egin zuen atzera begiratu gabe, baina etxeko atera heldu zenean, erdia sartua zen atarian, atzera begiratu eta txarrantxaren erdia desagertu zitzaion.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2007(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: ARN-018/006
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!