Erremedioak. Anginak, katarroa, pleuresia...
Hizlaria(k):
Bergara Almandoz, Martina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-017-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Anginetarako malbabiskoa. Landarearen zain txuriak irakin, ura iragazi eta gargarak egin horrekin. Ardo egosia ere erabiltzen zen, azukrearekin. Katarroarendako, muxarra izeneko animaliaren urina zartagin batean urtu eta hori bularrean eta bizkarrean ematen zuten. Pleuresiarendako berbena izeneko belarra erabiltzen zuten. Olio pixka batekin zartagin batean erre, xehetu eta arrautzearen zuringoa ere botatzen zitzaion. Tortilla moduko bate egiten zen eta trapu batean biltzen zen eta gerri inguruan jartzen zuten. Medikua bera harritu zen behin berbena enplasto horren eragin onaz. Antton Maizek eskuetan jartzen zituen berbena tortillak eskuak deskantsatzeko. Zaurietarako eta gangrena ekiditeko gangrena belarra erabiltzen zuten, egosi eta haren ura edateko. Gaztainekin ziztatu, ubeldu eta gangrena belarrarekin osatu zen.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2007(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:08:53
- Erref: ARN-017/014
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!