ARA-024

Hizlaria(k)

inaki-larranaga-eta-marina-padilla

Iñaki Larrañaga Vitoriano

Aramaio (Araba) (1915-2010)

Gantzaga auzoko Urdungio baserrian jaio zen. Aita bertakoa eta ama Gasteizko babes-etxekoa zen. Lau seme-alaba izan zituzten. Auzoko elizpean hasi zituen eskolak bertako abadearekin. Primo de Riverak aginduta, auzoko eskolak kendu eta kalean ikastera behartu zituzten. Eskolan piper egiten zuenean, diru-isuna jartzen zieten. Durangoko Jesuiten eskolan urte betez egin zuen lan, sukalde-laguntzaile. Gerran Santanderren harrapatu eta “Batallón de Trabajadores”en jardun zuen gerra bukatu zen arte. Etxean egin du beti lan; idiekin garraio lanetan ere diru apur bat irabazten zuen. Etxaguen auzoko Urruti baserriko Marina Padillarekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten.

 

Pasarteak

Zinta hau kodifikatu gabe dago oraindik

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia