Bonba bat sekula-belarra ereiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-111-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Oleta
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: ARA-111/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
-Pentsaizu: gabaran auen erregular sekule-bedar hazixe,–sekule-bedarra badakizu zer dan eta–.
-Ez.
-Trebolie.
-A, guk bedar-baltza esaten xau.
-A, zuk bedar-baltza esaten dutsezu? Bueno, berdin dutso, berdin dutso /berdintzo/. Bestela, pagatxie edo, badakizu zer dan?
-Bai.
-Bueno, ba, zera, trebolie. Kamaran zakue eskeitte, ezta?, kamaran kordel batekin zerien eskeitte, ba, etxetik harutzeko solo baten noberak ereindde letxe erein biher izen eban. Pentsaizu zelako presiñue eruen eban harek, harek zerak, e?
-Osea, hazixe auen zakuen.
-Zakuen.
-Eta bonbiorrek in eben hazixe erein!
-Hazixe erain handik etxetik fuera, atzeko soluen. Pentsaizu zelako indderra eruengo auen harek. Ta horretxek kontuok, zerien. Bai. Eta gero, ba, atzeti, badakizu. Atzeti ba, sartu zien abanzie eta ba, etorri zien zerak eta hemen behereko etxien, hortxe, tratorrak-eta dazen lekuen, ba, handikabanzie jo ebenien, ba, gixajuek martxetako zerik be ez, eta, martxau leixen orduen, akaso baten batek joko auen balan bat, dana zan balie-eta, erreka zuluen sartute eta hanka iñ leixen harek. Ba hantxe geldittu zien, ba, etxien kontrako ate kontran, eta rau! sartu zien bestiok aurrekaldetik, dozena erdixen bat hantxe atien kontra harrapau zittuen, bertantxe afusillau eta bonba-zulora.
-Bota zittuen? Zeuk ikusi zeen hori?
-Ikusi nik ez, baie ba, nik ikusi bertan zerien, etxien, bai.
-Eta iñungo motibo barik?
-Motibo barik. Preguntau be ez zer zien be. Ba, zer zien, ba, bistan auken harek, hemetikaldekuek euzenak zien, eta bestiek bestaldetik etorri zienien eta han harrapau zittuenien, ba, fuera! Ra! eta fuera. Ez dakit bost ala sei zien, hantxe lehelengo bonba-zuluen enterrau in ebezan. Haik han egongo die haik hazurrek, nunbaitten.
-Eta horreik zer zien, milizianuek edo…?
-Milizianuek!
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!