Aramaio (Araba)

Olata abadearentzat

Olata abadearentzat <p>Altzagakoak Azkoagakoekin konpontzen ziren ondo. Labesua egiten zutenean, olata (hiru puntako opila) bat egiten zen abadearentzat. Mezetara joandakoan abadearen zakura botatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-101-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Altzagakoak Azkoagakoekin konpontzen ziren ondo. Labesua egiten zutenean, olata (hiru puntako opila) bat egiten zen abadearentzat. Mezetara joandakoan abadearen zakura botatzen zen.

Transkripzioa

- Zuek zeneki arregletan zitzien ondo altzarrak?
- Ba altzarrak Altzagakukin. Altzagakukin, Altzagakukin ta azkuarrakin. Eskola Azkuara. Ta mezeta be hilarrixek eoten zien. Hillarrixek badakitzu zer dan? Hillarrixek.
- Bai, bai. Eleixan, eleixan bertan?
- Eleixan bertan. Ta ba eleixara... hillarrire jun biher izategen bateon bat. Han, ba, olatie... olatie ogixaz eindde olatie... Badakitzu zer dan? Holako opiltxo bat izeten zan hiru puntekue ta abariendako itten zan. Labasue itten zanien ha olatie abadiendako.
- Beti, labasu danetan...
- Bai, danetan olatie abariendako. Ta ha botaten zan mezetako orduen abariei zakure.
- Ta hiru puntakue zan?
- Bai, hiru puntatxo ataten jakon.
- Ta zegaittik? A, ez dakizu...
- Ba, olatie... olatie holakotxie...
- Holakotxie zalako.
- Holakotxie zalako.
- Iuel trinidadei edo...
- Bai, iuel erroskille bat dan moruen edo opil bat dana moduen, baiƱa hiru puntatxo euken, hiru puntatxo eukitten zittuen. Ta oso... oso... oso, oso onak urteten euen e!
- Opiltxo bat morukue.
- Ba, opiltxo bat morukue.
- Zeu indde zaz?
- Bai, bueno zenbat! Hori indde nau be... amai lagunketan. Amak eitten euen ta amai lagunketan.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia