Aramaio (Araba)

Aita atxilotu zutenekoa

Aita atxilotu zutenekoa <p>Aita atxilotu egin zuten San Martin egun batez. Atxilotu zutenetako bat lehengusua zuen. Aramaioko kartzelan sartu zuten. Zortzi egun inguruan herrian eduki eta gero, Gasteizera eraman zuten. Han hilabete egin ostean jaregin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-099-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita atxilotu egin zuten San Martin egun batez. Atxilotu zutenetako bat lehengusua zuen. Aramaioko kartzelan sartu zuten. Zortzi egun inguruan herrian eduki eta gero, Gasteizera eraman zuten. Han hilabete egin ostean jaregin zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-San Martin bezperan, behixek batzen ebillen eta etorri zien gizon bi atea, euren fusillok bizkerrien zittuela, eta atie-edo jo auien eta neuk urten neen. Ze, han beste batzuk be baozen, baiñe neuk urten neen. Eta “Aitte?” esan usten, eta “Aitte kortan dau, behixek batzen dabil”, eta “Ba, geuaz etorri biher dau”, eta “Nora?”, ba, “Hori gero jakingo dozu”. Eta esan nutsen, juen nitzen kortaa eta esan nutsen “Aitte, hor daz gizon bi, zera, urteteko”. Eta bat bere primue zan, aitten primue zan bat. Eta, ba, urten auen eta “Geuaz etorri biher dozu”. Eta orduntxe bertan, gabeako, ya eruen auien kartzelaa.
-Aramaixoa?
-Aramaixon, zerien, aiuntamentuen auen kuarto bat eta hori euken kartzelioi. Eta gu jueten giñen, zera, janorduek erueten bertaa. Eta, zera, ba, zera, ba, aitten primue zan bat, etorri zana, eta amandrie Lekiñan, Lekiñakue zan amandrie, eta, gure aitten ama, aitten ama, bai. Eta enterau zanien zelan eruen auien eta nortzuk egon zien erueten, juen zan listo aiztiorreana, zeatik aizta bixen semiek zien, eta itzelezko bronkan bat in utsen. Eta, ba, holan pasau zan. Eta gero, hamabost egun-edo iñ zittuen hemen herrixen, eta gero eruen auien Vittoixaa. Eta, bera eta, zera zan beste bat, zapatero neskon aitte, eta zera, beste bat, hamen Goiko Tabernan eukien orduen tabernie, Bengoanak-edo esaten utsiena. Ha be bai, eruen auien, eta besteik nor egon zan? A! Olabetxo be bai. Eta hirurok behintzet eruen zittuen hantxe, zerea, kartzelaa. Hamen, herrixen, zortzi egun pasau erain utsien eta gero, gero Vittoixaa.
-Zer eukien, gorri usaintxue edo?
-E?
-Gorri useiñe -do eukien, gorri useiñe edo? Zeaittik eruen zittuen? Gorrixek zielakuen?
-A! Horixe! Gorrixek zielakuen, bai.
-Eta zenbat denpora egon zan Vittoixan?
-Ba, Vitttoixan hilebete-edo iñ auen. Eta, ba, gero…

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia