Aramaio (Araba)

Salasan baserria bi fronteren erdian

Salasan baserria bi fronteren erdian Salasanen baserria bi fronteren erdian egon zen hamabost egunez, alde batekoak Murun eta bestekoak Tellamendin baitzeuden. Elkarri tiroka ibiltzen zirenez, eta arrisku handian zeudenez, gurasoak eta abereak etxean gelditu eta gazteak Goikoerrotara aldatu ziren. Han egon ziren denboraldi batez. Zalgon zeukaten gorriek intendentzia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-099-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Salasanen baserria bi fronteren erdian egon zen hamabost egunez, alde batekoak Murun eta bestekoak Tellamendin baitzeuden. Elkarri tiroka ibiltzen zirenez, eta arrisku handian zeudenez, gurasoak eta abereak etxean gelditu eta gazteak Goikoerrotara aldatu ziren. Han egon ziren denboraldi batez. Zalgon zeukaten gorriek intendentzia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Akordetan za gerriek urten auenien nun zengozen?
-E?
-Gerriek urten auenien nun zengozen akordetan zara?
- Bai, Salasanen. Eta frente bat auen Murun eta beste frente bat Tellamendin. Eta tiroka ibiltten zien alkarri, tiroka ibiltten zien, eta Salasango etxien paretik pasetan zien balok txistu baten! Eta gu, bueno, ezin leikien urten etxetik, ze bertan hartzen auen Salasan, bertan hartzen auen. Eta aittek, ba, hoixe, bala galduren bat iguel egon leikiela-eta, zerien, eta eruen gindduen Goikoerrotara, harik eta, harik eta, zerok, bat edo bestie zertu arte. Goikoerrotan egon giñen, ba, hamabost bat egun-edo egon giñen Goikoerrotan geu, zerok, gaztiok. Aitte eta ama etxien geldittu zien, baiñe gaztiok Goikoerrotan egon giñen. Eta aitte eta ama etxien geldittu zien ganauekin. Eta, zera, ganauek… Hemen, Tellamendin egon zien gorrixek eta zerien, Murun, bestiok. Eta, ba, gabetan zerak etorten ziela ganauek kortatik erueten edo, ba, klaro, jan in biher auien eta, ba, zeozer eukitteko. Eta, ba, Salasandik ez auien eruen. Eta gero auen intendentzixe-edo esaten utsiena Zalgon. Han eukien zerok, janok edo zerok han eukien gordeta, honeik, zerok, gorrixok.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia