Aramaio (Araba)

Aita Bilboko kartzelan

Aita Bilboko kartzelan Gerra hasi zenean, aita atxilo hartu zuten etxetik. Atxiloketa oso gogoan du. Bi gizon aramaioar etorri ziren aitaren bila, eta handik Bilbora eraman zuten. Padre Vilariño jesuitarekin egon omen zen kartzelan. Gorriek eraman zuten aita, karlista zelakoan. Bilbo liberatu zutenean itzuli zen etxera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-091-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, aita atxilo hartu zuten etxetik. Atxiloketa oso gogoan du. Bi gizon aramaioar etorri ziren aitaren bila, eta handik Bilbora eraman zuten. Padre Vilariño jesuitarekin egon omen zen kartzelan. Gorriek eraman zuten aita, karlista zelakoan. Bilbo liberatu zutenean itzuli zen etxera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk zer rekuerdo dauketzu gerrakue eta gerra ostekue eta...?
-Gerrakue? Neuk txarra! Aitte zelan kartzelan auen, ba, badakitzu…
-Baiña aitta zegatik eruen auien, segidan eruen auien kartzelaa?
-Bai.
-Baiña bera miliziano fan zan edo?
-Ez, ez! Etxetik eruen zauien.
-Norbaittek denunziauta edo?
-Norbaittek, e, kontuek. Badakitzu? Kontuek eruenda edo ez dakit nik zer. Eta bere parientie zala, ni gero enterau nintzen, hemen “al mando” auela. Eta ha etorri zan, etorri zien e, horretxeaz akordetan naz: soluen zebillen, solue lanketan, eta juen zien, nun dabillen eta, juen zien han abillela eta ekarri auien, horretxeaz akordetan naz, gizon bik ekarri auien erdixen, izen bazan lapurre moduen, ez dakitzu? Ekarri auien etxea eta, ba, garbittu ein biher zala, izerdittu in auela eta garbittu apur bat eta, zertarako eta, ba, beraaz juen biher dauiela, juen biher dauela. Bueno. Baiñe, nora? Eta, hori, ezer esan be ez, e? Nora ta zer ta ezebez. Eta gurien ama be negarrez, eta amama be bai eta…
-Eta gizonak, bere billa etorri ziranak, militar jantzitta?
-Ez! Geu moduen! Besteik ez. Hemenguek zien, Aramaixokuek zien, gaiñera. Eta eruen zauien, eta hortik gero Bilbora eruen auien. Eta egon zan, ba, kartzelan, ez dakit, oin ez naz akordetan… Eurakin egon zan jesuitta bat be bai, jesuita…
-Kartzelan?
-Kartzelan, bai. Eta harek, gure aittek holako letraik ez auken, eta jesuittiorrek eskribirute dedikau euskun, niri bat, liburu bat, “religioso, misas y esto y lo otro”, eta nire anai nausixenai beste bat, bi. El padre Vilariño, haretxek zertu utsen. Oso gizon e, gure aittek ez auken ha saltzeko.
-Orduen padre Vilariño jesuittie izen zan aittakin kartzelan?
-Bai.
-Eta jesuittiori ez zan izengo aramaixotarra?
-Ez, ez. Han ezautu zan. Bilbokue edo, ez dakit ba nungue zan.
-Eta zer akusaziñorekin, zergatik e…?
-Militarra zala! Karlistie zala! Eta horreatik erueten auiela.
-A, gorrixek eruen auien?
-Hori da!
-A, joño! Gorrixak karlista moduen akusauta eruen auien!
-Bai, eruen auien, bai!
-Eta zuk esan dozu bera ez auela bere aittarekin konforme.
-Ez.
-Orduen aittitta eruen biherrien aitta eruen auien!
-Aitte eruen!
-Eta Bilbon zenbat denbora egon zan?
-Ba, nik ez dakit. Ba, gerriaz Bilbo liberau arte edo, ez dakit zer. Eta gero etxea etorri zan. Ba, ulie be jausitte ixe, eta, badakitzu, han barruen egoten… Bai.
-Zenbat urte eukan, zure aittori [hartu] auenien?
-Ez dakit zenbat euko zittuen…

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia