Dukeena baserrira ezkondu zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-072-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Azkoaga auzoko Dukeena (Dukiena) baserrira ezkondu zen, hogeita lau urterekin, etxeko Kalistorekin. Sei seme-alaba izan dituzte. Senarrak Arrasateko Zerrajeran egiten zuen lan, eta Rufinak baserriko lanak egiten jarraitu behar izan zuen. Aita-amaginarrebak etxean zeuden, eta haiez gain beste lau koinatu. Etxetik kalera oinez eta handik Arrasatera autobusez joaten zen senarra lanera.
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:02:56
- Erref: ARA-072/013
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
-Eta gero etxien hori, eta gero orduen ezkondu in ziñan, etxe honetara ezkondu ziñan?
-Bai.
-Etxe honen izena zela da? Dukiena?
-Dukiena.
-Dukienera, zenbat urtekin?
-Hogeta lauaz.
-Zela dako edo eukan izena zure gizonak?
-Kalisto.
-Kalisto?
-Kalisto, bai.
-Zenbat sema-alaba izan dittozue?
-Sei.
-Eta Dukienian orduen be bazan jatexia edo ondiok baserrixa?
-Ez, ez. Ni hona etorri nintzenien hemen bai egozen idixek. Orduen be tokau jaten baserrixen lana ittia, hona etorritta be. Gizona juten jaten, Zerrajeran ebillen lanien.
-A, klaro. Orduen eguneko martxia zeuk.
-Bai. Bueno, aitte ta ama, aittagiñarreba eta ama ondion ba… aitte 80 urtegaz hil zan baiñe zer onakin, sasue onakin, e?
-Eta beste Kaliston tiorik edo baeguen?
-Tiorik ez. Bueno, anaiak bai, solteruak euken ba ondiok lau, hiru, lau.
-Lau ta bera bost. Horrein danentzako jana zuk preparau bihar zeben?
-Aber ba, nok? Bueno, amak, amagiñarrebak… ni ba orduen be soruen ta… aittagiñarrebagaz soruen tokaten jatan lana ittia, gehixena. Ta gero ba umiek, amak apur bat zera itten usten /ittesten/, ta janorduak ba amak, etxien gehixenien. Baiña ba etxeko lanak eta badakitzu, orduen be egoten zien,e?
-Eta ittaurrren zeiñek itten eben? Ittaurren, zu hemen zeontzenien?
-Ittaurren? Ja, ittaurren e, behixek, idixek ittaurreko barik itten euien lana.
-Ittaurreko barik?
-Bai.
-Ittuan boldia jarri, eta benga?
Bueno ba ez, hori ez, baiña han aitte zan, aittagiñarreba zan gehixen itten auena, e? Eta gero ba klaro, astegoixenien, eta gero ba gizonak be illunkaran, lanetik etorten zanien asko.
-Eta Zerrrajerara ze faten zan, Arrasatera?
-Bai, bai. Hemetik Aramaixora oiñez, han autubusa hartu eta Arrasatera. Gure bizimodua horixe izan zan.
-Hemendik Aramaixora oiñez, ondiok ez eguen bape kotxerik? Kamiñorik be ez kotxiak ibiltteko modukorik?
-Ezta. Kamiñua honaiño bai. Ni ezkondu nintzanerako hau kamiñuaz eguen, honaiño, e? Plazaraiño. Horra auzora be ez eguen, eta horra be ez.
-Baiña kalera bai, zure etxera bai.
-Bai. Baiña dirua bai, kotxia ta erosteko?
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!