Aramaio (Araba)

Abioi batek metrailatu zuen Patxi

Abioi batek metrailatu zuen Patxi <p>Hainbat egunetan egon zen frontea Aramaion: Elorrio aldera, gudariak; eta, Aretxabaletara aldera, nazionalak. Gatzagara ihes egin zutenerako, ganaduak galduta zituzten. Txerria bakarrik geratu zen etxean, eta bera tiroz hil zuten, txerritegian zegoela. Ahuntzak zaintzen zegoela, abioi batetik metrailatu zuten Patxi, baina ez zuten asmatu jotzerakoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hainbat egunetan egon zen frontea Aramaion: Elorrio aldera, gudariak; eta, Aretxabaletara aldera, nazionalak. Gatzagara ihes egin zutenerako, ganaduak galduta zituzten. Txerria bakarrik geratu zen etxean, eta bera tiroz hil zuten, txerritegian zegoela. Ahuntzak zaintzen zegoela, abioi batetik metrailatu zuten Patxi, baina ez zuten asmatu jotzerakoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemen egon zan jentia ba… egunetan. Ni akordatan naz, hemen egozela, hortik Kurtzetako gaiñetik eta hemen. Geuk daukou hor baso baten, ta han karoixa eukitten geben neuk, karoixa, karie itteko ta. Ta han euen holak esplanada zer bat,handik hona Tellamendi ondoko zerera, zenbat granada jaurti zittuen, bueno! -Baiña hemen nun euzen. Orduen gudarixak nun euzen? Hor… gudarixak nun egozen? -Hemen! -Hor gudarixak, eta Franconak? -Bestalde, Franconak beste aldekuak? Handikaldetik! Handikaldetik. -Hori da, Aretxabaleta aldia? -Ez, hau da Elorrixo aldie. -A, Elorrixo aldia. -Elorrixo aldie, Atxabaleta hemen dau. -Klaro, baiña han gudarixak, Elorrixon. -Bai, hara jaurtitten zittuen tiruek. -Klaro, gudarixak han. Hortik nazionalak etorten. -Ni akordauten naz… -Esan dozu Gantzagara fan ziñailla ganauakin edo… -Ez, ganauak ezebez, ezebe barik. -Ganauak dana etxien itxitta? -Bai, ganaurik ez euen hemen, ganaurik orduen. Dana kendu iñ oskuen ta. Ta ganau baten bat egongo zan be. Txarrixe bai, besterik eztakit baeuen be. -Eta txarrixa balaz jo? -Baliaz, hortxe. Etorri giñanien handik 15 bat egunera, hor bagentozen hortik, Aramaixoko zeretik gora, eta ondiok da! Ta ixilik, e? Da! da! Kale aldera tiroka. Handik. Orduentxe laster martxau ebien. -Eta abioiak eta ibiltten zien? -Abionetie? Akordauten naiz behin, hortxe, ba hementxe parien, hortxe kamiño kontran ahuntzek, ba libre ebalten gittuan, ta zainketan nabillen ahuntzek. Ta han dau ondion artie, arte haundi bat, ta azpixen euen holako aterpe moduko bat eukan. Hantxe nenguen, hantxe zertu euen bai? Eta abioneta bat goittik behera, hortik goiko […] sartu da goitti behera eta ta-ta-ta, buelta iñ eta atzera, libre itxi nisten, eninddun jo. -Baiña ikusi bai? Zu ikusi, uste dozu ikusi in zinddueilla? -Nik eztakit ikusi instielako edo zeatik jaurti zittuein. Nik dakidana neure inguruan jaurti zittuala. -Ahuntzak garbiketan ez zan ba ibilliko? -Eztaki ahuntzak garbiketan ibilli bazan be. Hor? Bueno!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia