Arropak garbitzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-069-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arriolara joan zen umetan bizitzera. Abadea txantxetan. Oso bizimodu gogorra zen ordukoa. Arropak garbitzera nora joaten zen.
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta
- Data: 2009(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ARA-069/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Juan zitzen Aixola (Arexola)?
- Gero juan nitzen ni e... ba zenbat urte? Jo, abarie bizi zan, Aixolako (Arexolako) abarie Don Silbestre. Eta, klaro, ha bizi zan Arrixolan (Arexolan) ta Arratik bueltie itten nen esaten esten hola joten esten buruen, bekokixek eskue ta holan itten zen plantie: "Zuk jan dozu txokolatie. Zu txokolatie janda zatoz!" Beti ha tentetan. Ni barrez. juan ta negarrez, amama ikusi ta negarrez. Jo, etorri barrido etxea, eta lehenau... lehenau zelan... zelan bizi zala pentsatzetan dozue jentie? Urik be ez zauen /ezauen/ etxien! Etxien, holako... arran, arran bertan iñoa juan barik. Holako askatxo bat behixek eta edoteko? Eta eurak grifotik hartzen auen ha. Erropak garbi... holan... oheko erropak eta zertzen badakitzu ona juten nitzen? Lekiña. Hartu astuen erropak...
- Kalera.
- Kalera. Kale onduen dau Lekiña.
- Bai, bai.
- Ba, Lekiñan eukien, ba, labadero bat. Lekiña baiño goratxuau eongo zan, bertan Lekiñan barik goratxuau edo eongo zan. Hara juaten nitzen, ba, Lekiña, Basauti... ta Basautin pare-parien edo euen hori aski hoi. Hartu astuen erropak eta hara. Amamak aukitten zittuen, ba, jaboitten bigunketan. Ni juan aurretik, Aixolatik (Arexolatik) juaten nitzen hori itten. Hartu eruen hara, zertu eta barriro hara.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!