Aramaio (Araba)

'Pernando amezketarra', Otsoko eta Axelko

'Pernando amezketarra', Otsoko eta Axelko <p><em>Pernando amezketarra</em>ren-edo ipuina. Gonarekin burua estali zuen emakumea, ipurdia bistan utziz. Otsoko eta Axelko eta gaztaia. Putzuko ur guztia edan gazta hartu nahirik, eta, gero, urak eroan gari guztiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-067-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pernando amezketarraren-edo ipuina. Gonarekin burua estali zuen emakumea, ipurdia bistan utziz. Otsoko eta Axelko eta gaztaia. Putzuko ur guztia edan gazta hartu nahirik, eta, gero, urak eroan gari guztiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Margarita:Ni akordetan naz amak kontau oskula egun baten Pello ta... Fernando Amezketarra, jun ziela ba nonbaitt, erromerixa batera.Gero hasi zan eurixe ta andriorrek hartu dau hola gonie tapetako ta ipurdixe bistan. Gizonak ez utsan ezer esaten eta batenbatek nunbaittera ailegau zienien esan utsen: "Ze, berotute ala?". Ez dakit zelan auken izena andriorrek. "Zer ba?". "Ipurdixa bistan [zoiez] ta". Zetako ez dustezu ezebe esan?". "Nik promesie dalakotan!
- Felisa: Kontu bat beste bat hamen... azerixe ta otsue.
- M: A, hori, kalderie..., kaldara batena?
- F: Juen zien... gosie eukien bixek, ezta? ta otsuek esaten auen, nik zeozer jango nauke ba. Ta idetargixe ikusten auen uretan. Ta esan utsen bestiek: "Hori gaztaie da, e!". "Eta zelan ikusiko dogu?". "Ba eraizu zuk ure dana, dan-dan-dan-dana, ta hortxe agertuko da. Ta, klaro, gero "cuando empezó a soltar" urten auen Peruk eta Marixek, eta emun utsien...
- M: Aukien garixe, larriñek itten abitzen, ta eran auenien dana jun zan larriñera, ta, klaro, hasi zanien soltetan eran auen dana k"Peru eta Marixe, garixe daruela urek".
- F: "Urak daruela garixe".
- M: "Urak daruela garixek". Hori kontetan oskun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia