Kantuan nola hasi zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-065-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kantuan nola hasi zen kontatzen du. Aramaion hasi zen Don Andres eta Don Joakin apaizekin solfeoa ikasten. Zazpi zuloko txistua ondo jotzen zuen, eta `Angiozarko itsua´k esaten zion soinua jotzen ikasteko. Koruan ere ibili zen, kalean, apaizekin. Hamar bat ziren. 16 urte zituela, soinua nola lortu zuen, itsuari eskerrak. Bizikleta hartu anaiari, eta Arrasatera joan zen eta handik trenean Eibarrera, soinua aukeratzera.
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta
- Data: 2009(e)ko ekainaren 10a
- Iraupena: 0:04:13
- Erref: ARA-065/012
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Emalea: Divina Arriolabengoa
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Noiz hasi zitzen kantetan zu? Zeiñek erakutsi utsun?
- Ba ni ekin nitzen kantetan, bueno: ekin nitzen kantetan, lehelengo-lehelengo, ba, Aramaixon. Don Andres ta don Joaquin zien abariek hor, ta ikesi nauen solfeo apurtxo bat. Ta gero, hor esan ustien... bueno, preguntak-eta eitten ustien ezta? ta, “Gero zer izen biher dozu?”, kantorie edo koruen edo zera, “zer izen biher dozu?”, ta “ba ez dakitt”. Joe, eske Angiozarko itsue etorten zan hona jaixetan, Euzkierripara, ta nik joten nauen txistu bat zazpi zulokue. Holako bat zan. E? Zazpi zuloko txistu bat. Ta nik txistue oso ondo joten nauen. Ta harek esaten usten: “Ño! Hik soiñue ikesi biher heuke!”
- Harek, Angiozarko itsuek esaten utsun.
- Bai. Konke solfeorik ez dauket esateko; apurtxo bat badauket, baiña justo-justuen notak ezautu ta ba zeozer. Ta Angiozarko itsuek esaten usten: “Hi, soiñujolie izen biher heuke!” Ta, bueno. “Bai zera! Ta zelan ta?” Gero, etxien ondio aitte bizi zan ta aittek esaten utsen: “Bai, baserrittarrak zelan ikesiko juek ba soiñue joten?” Ta “Baietz! Hi ekibokaute hao! –aittei esaten utsen– Baserrittarrak onak dittuk! Onak dittuk, soiñue joten ikesten. Ta honek ikusten juat oido ona daukela”. Ta holan. Ta pasau zien hiru-lau urte holan. Ta gero kalien koruen ekin nutsen. Ta koruen ekin nutsenien, ba, esaten usten horreik, don Andres ta don Joaquin-ta, orduen egozen, ta, bueno, gero Elgetakue be etorri zan beste abade bat ta, don Jose edo, ta “Joño hik oido ona daukek, benga!”. Ta koruen ekin nutsen kalien, ta koruen ba urte asko ein nittuen. Muñoak, Muñoa, Gerardo Kataliñena ta... bueno, hamar bat gingozen. Oin danen izenak de momento ez jat /etxat/ akordetan. Ta bueno, ba, han ba pozik neu be kantuen. Ta gero esan usten e... etorri zan hurrengo urtien Angiozarko itsue, ta ya banauken hamasei urte edo, banauken, ta, “Bueno, badakik zer ein biher doun? [Badakik?] Soiñu bat erosi biher juau, ta ekin solfeo ikesten nunbaitten ta, soiñu bat erosi ta aurrera ein biher juau”. Ta, “Bueno, bale!”. Ta gero handik segiduen hil jaten aitte, ta “Bueno, orduen zer, soiñu hori ekarri eingo dou, edo zer? Neuk ekarriko dustat soiñue!”. Porke Donostian auken fabrika baten, soiñu fabrika baten, Larrañaga edo zana, auken ba amistade haundixe. Handik zortzi egunera esan usten: “Bueno, han jaukat soiñuek, lau edo bost, han jaukat, ta heuk apartau gustetan jatana”, ta esan usten. Juen nitzen hurrengo egun baten. Hartu bizikletie –nire anaiek bizikletie euken, ta eukitten auen hor Ibergoixen, oin anaie bizi dan lekuen auen baju bat, aukien honeik e Mantzanonak, etxe zahar bat auen, Mantzanona, hor eukitten auen bizikletie–, hartu bizikletie ta jueten nitzen Mundraura, ta Mundrauen itxitten nauen –estaziño onduen auen taberna bat, Etxazuri, iguel ezautuko dozu hori iguel ez–, Etxazuri, han ixten nauen bizikletie, hartu trena ta jueten nitzen Eibarrera. Ta, bueno, ikusi nauen soiñuoi ta, bueno, berak esan usten “sonidorik onena honetxek baltzonek jaukek”.
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!