Ogi ona saldu eta txarra jan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-065-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko bi ogi eramaten zituen amonaren etxera, eta artoa. Tremesa zer zen. Berak ez zuen ogi hura jaten, sekula. Errazionamenduko ogitxoak oso txarrak ziren, baina haietxekin konformatu behar. Okindegia non zegoen. Kartila batekin baino gehiagorekin joaten zen, beste batzuena ere hartzeko. Duela gutxi enteratu zen berak eramandako ogiak saldu egiten zituztela aitona-amonek.
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta
- Data: 2009(e)ko ekainaren 10a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: ARA-065/011
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Emalea: Divina Arriolabengoa
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
- Gauza bat pasetan jaten: nik baserritti erueten nittuen bi ogi baserrikuek, erredonduek, erueten nittuen. Ta beste arto bat. Ta tremesa zan, horrekin, zeakin eindde...
- Zahixekin.
- Zahixe ta... ondo... zahixe be ez!
- Zentenuaz eindde.
- Ba, zentenue be ez. Garixei, urunei atzera geraketan jakonaz eindde, tremesa. Erueten nauen eta hor geraketan nitzen ni moska. Nik ez nauen jaten han bape, nik erueten nittuen [ogei], ogixe, ez nauen jaten, ta artorik be ikusi be ez. Ta eurak be ez auen jaten. Ta nik, nik erueten nauen, eskolatik urten, erueten nauen honeik, razionamentukuek, panezilluek moduen. Esaten zauen txarrauek izeten zien hareik! Baltzak! Ta iguel kordelak eta danak eukitten zittuen, e? Auen panaderixie, oin ein biher daue ba hori pastelerixie ta?
- Bai, […]?
- Bai, hantxe auen panaderixie. Ta nik handik erueten nauen beheruzkuen horreik, panezilluok, erueten nittuen. Ta dana auen razionamentuen, auen orduen. Ene! Nik neuken kartilla bat etxekue horkue, beste kartilla bat auen horkue, ta beste bat Zentrokue. Horreik danon errekadista izeten nintzen ni. Mutikue, baiñe kaleko errekadistie. Danai erueten nutsen nik horko razionamentuko gauzie. […] Ta bueno, holan pasetan juen. Ta ondio be ez da urte asko enterau nintzela. Klaro, nire aitteitte eta amamak be ez aukien diruik, diruik bape ez aukien. Gurien, baserrixen be ez! Danak gengozen diru barik. Ta enterau nintzen, horreik saltzen auen ogixe Barrutianera ta Kafetonera, saltzen auen ogixe. Pentsau.
- [Zeuk erueten zauen] ogixe.
- Pentsau!
- Pentsau! Joe...
- Orduen diru apur bat hartzen auen. Zenbat hartuko auen ba harekin?! E? Danakin be zer hartuko auen ba? Ta ondion ez da denpora asko enterau nitzela, e! Bai. Barrutian batek esan usten, ba “Zuk ekarten zauen ogixe guk jaten gauen!”. Hor etxien [jaten] auen eta bueno! Ta, bueno, barreka egon giñan. Nik bai... nik, guk ez gauen jaten nik ekarririko ogixe. Ta, ta holan, ta holaxe ibiltten giñen gazte denporatan, bai.
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!