Eskolan, baserritarrak atzeratuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-065-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta
- Data: 2009(e)ko ekainaren 10a
- Iraupena: 0:02:29
- Erref: ARA-065/005
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Emalea: Divina Arriolabengoa
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Ta, gero, ba, bueno, eskolara etorten nintzen Aramaixora, kalera, etorten nintzen, ta lagunek be ein nittuen kalien ta, ta bueno!
- Eskoliena-ta zer rekuerdo dauketzu, ona?
- Eskoliena ba ez dauket nik txarra, e? Gero erakutsiko dutsuet beheien iguel e, diploma zer batzuk badauket. Ta eskolan, ba, lehenago baserritti ez zan etorten kalera egunero. Orain obligaziño bat dau eskolara jueteko. Nik ikusi dot etxien seme-alaba artien, ba, derrigor eskolara bieldu ein biher, nahiz ta erdi gaixorik egon, ezta? Orduen ez. Orduen egoten zan, gu, baserrixen jaixo nintzen eta baserrixen ba badakitzu, igual jakingo dozu, ittaurren, ganauen aurretik ta… Bueno, "Bixer hori landu biher dou ta bixer ezin zeinke juen eskolara", e? Ta ez zan egoten oingo moduko ardurie. Ta batzuk ba eskolan egunero jueten zien ta gu egunero jueten ez gitzenak apur bat atzeratu eitten giñen, atzeratu. Ta gero beste gauza bat auen lehenago: maisuek be ez auen holan obligaziño haundirik hartzen, e, eskolan ikesteko. Konke guri esaten uskun “¿Quién sabe manejar el hacha? ¡Que levante la mano!”, ezta? Ta gu, ba danok baserrittarrak ba, joe, azkorie manejau? Bueno, bueno! “Bueno, pues vosotros a partir leña”. Alondiga bat auen hor Aramaixon, zueik ez zauen ezautuko, erredondo haundi bat, auen alondiga bat, eta han partiduten zan aiutamenturako, panaderixarako, eskoletarako eta, bueno, gero jauntxo batzuendako be bai. Ta partiduten zan egurre, ezta? Ta gu, ba, astien hiru bat bider-edo iguel egurre patiduten. Ta gu beti atzera! Badakizu, eskolan egon ezik, beti atzera geratzen da. Ta, bueno, gu geu be azkenien pozik. Zelan atzera geraketan gitzen, e? “Ba! bixer be egurre txikiketan bielketan bagaittuk, hobeto!” Ezta?
- Gusturago holan!
- Bai, gusturago. Bueno, holan.
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!