Sorginen beldur
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-060-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arrixolako gizon batek, orbela kargatzen zegoela, Anbotoko Mari ikusi zuen. Sorginak egoten ziren, eta jendea beldurrez ibiltzen zen. Eskopeta agertu zenean desagertu ziren. Sorginzubin egoten ziren, eta kate-hotsa ateratzen zuten sorginek.
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 25a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: ARA-060/006
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Nik entzunde dauket sarri zelan hor Aixolako Arrixolako gizon bat auela orbela kargetan han mendi barrenien, ta pasau zala hori señorioi sue darixola, goittik, ta etorri zala hona, hona alabie ekarri auela, ta gero juen zala zerera, Bajonea. Bai.
- Eta ikusi ein auiela Anbotoko señorioi.
- Bai, bai.
- Aixolarrak.
- Aixolarrak, bai. Bai.
- Eta komentau zauen be bai katai-hotsa ta... Hori zer da, lamiñak edo zer..?
- Hemen sorgiñek egoten zien, ta ba sorgiñok beti jentie pasau biher bidetik eta sorgiñek urten ta beti billurrez. Ta gero esan otsun /esantzun/ ba horrek zerak urten auenien, eskopetiek urten auenien, gastau in ziela sorgiñek.
- Bai, bai. Hor zer egoten zien beheko errekan? Sorgin zubin?
- Hola esaten daue bai.
- Eta ze eitten abien? Erropak garbiketak edo...?
- Hortxe egon, jentie sustetako edo, jentie [...]. Ta egoten zien ba kataia, horreik katai haundixek eta kamiñue kamiñue harri artien kamiñue eta horko kati hotsa! danak billurtute! batozela batozela! ta aber nun dazen ta nun dazen, ta bestie martxaute gordeta bai…
Egilea(k): Divina Arriolabengoa , Arantza Ozaeta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!